Seán Francis Lemass (irlanderaz Seán Proinsias Lemass; 1899ko uztailaren 15a - 1971ko maiatzaren 11) XX. mendeko irlandar politikari eragingarrienetakoa izan zen. 1959 eta 1966 urte artean Irlandako Errepublikaren Taoiseacha (gobernu burua) izan zen.
1916ko Bazko Altxamenduan, Irlandar Independentzia Gerran eta ondorengo Irlandako Gerra Zibilan ere esku hartu zuen. Dáil Éireannen (irlandar behe ganbera) Sinn Féin alderdia ordezkatuz diputatu gisa (Teachta Dála) aukeratua izan zen eta 1969ko bere jubilazioa arte kargu honetarako hainbat aldiz berraukeratua izan zen. 1926an Fianna Fáil alderdiko kide sortzaileetako bat izan zen, Fianna Fáilen jarraieko gobernuetan Merkatal Ministari eta Intendentzia Ministari ere izan zen.
Lemass guztien iritziz Irlanda modernoaren arkitekto nagusienetakotzat jotzen da. Irlandar industriaren garapenean burututako lanarengatik oroitua da, bai eta Irlandako Errepublika eta Ipar Irlandaren arteko loturak sendotzearen aldeko bere jarrerarengatik ere.