Sute handien zerrenda bat dago artikulu honetan. Historian zehar sute handiak gertatu dira, batzuk tamainagatik handiak, beste batzuk balio sinbolikoagatik. Historian oso ezaguna da Troiako sutea. Berrikiago, Australiako edo Amazoniako suteak izan dira, edota, garrantzia sinbolikoa izan zuten Parisko Notre Dame katedraleko sutea edo Rio de Janeiroko museo nazionalekoa.
Zerrenda honetan daude izan diren sute garrantzitsuenak.
K.a 1184 edo 1183an: Troiako sutea. Greziarrek suntsitu zuten Anatoliako hiri ospetsua, HomerokIliadaepopeian kontatzen duena. Hiri hark hainbat sute jasan zituen historian zehar, gerren eta lurrikaren ondorioz.
1721ean: sutea izan zen Montrealen, eta hiriaren erdia suntsiturik gelditu zen. Orduz geroztik, debekatua izan zen zurezko etxeak eraikitzea. Urte gutxi geroago, 1734koapirilaren 10ean, beste sute bat izan zen Saint-Paul karrikan.
1755ekoazaroaren lehena: sute handia Lisboan. Lurrikara batek eraginik, orduko berotze eta argitze suek zurezko etxeak erre zituzten. Suteaz gain, lurrikarak eta itsasikarak 30.000 eta 100.000 lagun bitartean hil zituzten.
1795ean: sute handi batek Kopenhage gehiena erre zuen. Handik urte gutxira, 1807ko irailaren 2tik 6ra, ingelesek hiria bonbardatu zuten, eta beste sute bat eragin.
1983kootsailaren 16an: 180 sute piztu ziren Australia hego-ekialdean, haize bizkorren eta urte askotako lehorte metatuen ondorioz. Australian mende batean izan zen hondamendi larriena izan zen.