Babar elefantea | |
---|---|
Histoire de Babar | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | 1931 |
Sortzailea | Jean de Brunhoff |
Marrazkilaria | Jean de Brunhoff |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Frantzia |
Sexua | Gizonezkoa |
Jarduera | ekintzaile ekologista |
Etsaiak | Rataxe |
babar.com | |
Beste pertsonaiak: Andere zaharra (hiriko giza laguna), Arturo (lehengusua), Cornelio (jenerala eta elefante zaharrena), Cefiro tximua (lagun bihurria) |
Babar 1931. urtean Frantzian sorturiko haur literaturako pertsonaia da. Jean de Brunhoffek album formatuan sortu zuen, L´histoire de Babar izenburua duen historio ezaguna eta berrikuntza handia izan zen garai hartako haur literaturarentzat.
Ehiztari batek bere ama tiroz hiltzen duenean, Babar elefanteak beldurtuta ohianetik ihes egin eta hiri handi batera iritsiko da. Han Dama zaharra ezagutuko du eta honek arropa erosiko dio eta berarekin biziko da poz pozik. Baina Celeste eta Arthur bere lehengusuak bere bila joango dira eta elefanteen erresumara eramango dute. Iristean erregea hil egingo da bapatean eta berari eskeiniko diote erregetza, gizakien artean asko ikasi duela uste baitute.
Babarren istorioa Parisen sortu zen 1931an. Cecile Brunhoff piano-jotzaileari, elefante kume baten istorioa bururatu zitzaion, bost eta sei urte zituzten semeei lo egin aurretik kontatzeko. Haurrek istorioa aitari, Jean de Brunhoff artistari, kontatu zioten, eta honek ilustratu eta argitaratu egin zuen urte horretan bertan, L´Histoire de babar: le petit élephant izenarekin. Hurrengo sei urteetan Babarri buruzko sei liburu gehiago egin zituen, eta hauek ere arrakasta handia izan zuten. 1937an, Jean 37 urte zituela hil zenean, saila eten egin zen. Baina zazpi urte beranduago,seme zaharrenak, Laurentek, historiari berrekin zion.
Hainbat pelikula ere egin ziren. Eta bi kontzertu: Francis Poulen-en L`histoire de Babar: Le petit elephant, 1940an eta Raphael Mostelen Le voyage de Babar, 1994an.
Babar, indartsua, jakintsua,eta handia da. Eta gainera, memoria bikaina dauka. Haurra izan arren, heldutasun puntu bat du eta hori bere izenean islaturik agertzen da. Izan ere, frantseseko aita eta haurra hitzak elkartuz sortua da bere izena. Bere anbiguotasunaren seinale, liburuan agertzen diren gainontzeko elefanteak ez bezala, ezkondu eta haurrak izango dituzte Celeste eta biek, baina oso letagin txikiak dituzte.
Celeste, Babarren lehengusina eta emaztea da. Emazte tradizionala da. Etxea zaintzen du eta seme-alabak hazten ditu. Babar eta Celestek erresuma bat gobernatzen dute, baina era berean, haurren plazerrez ere gozatzen dute. Lau seme-alaba dituzte Pom, Flora, Alexander eta Isabelle.
Jean de Brunhoff:
Laurent de Brunhoff:
Jean eta Laurenten liburuen arteko ezberdintasunen inguruan galdetu zioten Laurenti elkarrizketa batean eta honako hau erantzun zuen:
"Aldea oso txikia da. Aitaren liburuak, klasikoagoak ziren, mito zaharrak islatzen zituzten eta beti zuten irakaspenen bat. Nireetan, aldiz, ez da hau gertatzen. Aitak Babar pertsonaia, dekoratuak eta elefanteen gizartea sortu zituen. Nire liburuetan abentura gehiago dago.
Urteetan zehar ez nintzen ausartu ezer aldatzen baina 1986an Estatu Batuetara bizitzera joan nintzenean, han izan nuen aldatzeko ideia, baina egin nuen aldaketa bakarra ume bat gehitzea izan zen."[2]
Ilustrazioak autoreek eginak dira. Hasieran Jean berak eta ondoren Laurentek. Irudiek testuek baino espazio handiagoa hartzen dute eta arreta guztia bereganatzen dute.[3]
Kritiko batzuek Babar inperialista edota antifeministatzat jo dute. Elkarrizketa batean honen inguruan galdetu ziotenean autoreak honako hau erantzun zuen:
"Inperialista eta kolonialistatzat hartzen nautenen kritikak barregarriak iruditzen zaizkit. Ez da harritzekoa 30 hamarkadan horrelako istorio bat (oihanetik hirira ihes egiten duen, eta oihanera itzuli eta besteak zibilizatu nahi dituen elefantearena) idaztea. Garai hartako pentsatzeko modua zen. Dena den, horez da Babarren ipuin guztien isla.
Bestetik, feminismoaren kritika, haurrak patinatzen ari direnean neska eserita jartzeaz damutzen naiz, akats bat izan zen baina beste istorio batean neska da modernoa dena eta patinatzen azaltzen dena.
Gauza zailenetako bat da gaur egun neska askok galtzak eramaten dituzten arren, elefante bat galtzakin marraztuz gero, elefante gizon bat ematen duela, ez dutelako bizarrik. Beraz, ezberdintzeko dudan era bakarra gona jartzea da."[2]
La historia de Babar, el elefantito.[4]