Margaret Bourke-White | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margaret White |
Jaiotza | Bronx, 1904ko ekainaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Stamford, 1971ko abuztuaren 27a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Erskine Caldwell (1939 - 1942) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Case Western Reserve University (en) St. Catharine Academy (en) Columbia Unibertsitatea Cornell Unibertsitatea Purdue Unibertsitatea Plainfield High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, gerra argazkilaria, fotokazetaria, kazetaria, idazlea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Alemania India Italia Pakistan Mosku Hegoafrika New York eta Cleveland |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Q3454438 |
Izengoitia(k) | Bourke White, Margaret, Caldwell, Margaret Bourke-White eta mbw |
Genero artistikoa | erretratua hiri-paisaia |
Margaret Bourke-White (jaiotzez Margaret White, Bronx, New York, 1904ko ekainaren 14a – Stamford, Connecticut, 1971ko abuztuaren 27a) estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria izan zen.
Bourke-White ezaguna da, Depresio Handiaren, Buchenwald kontzentrazio-eremutik bizirik atera zirenen eta Gandhiren gurpil birakariko irudi ikonikoei esker.
Horretaz gain, Life aldizkariaren, lehenengo artikuluko, azalean ageri zen argazkiaren (Fort Peck ur-jauzia) egilea, eta gerrako lehen emakume argazkilaria izateaz gain, borroka-misio batean laguntzeko baimena eman zitzaion lehen emakumea ere izan zen.
Parkinsonen gaixotasunagatik hil zen 1971an, gaixotasuna garatu eta zortzi urtera.
Margaret Bourke-White 1904ko ekainaren 14an jaio zen, New Yorkeko Bronx auzoan, jaoitzez Margaret White zen, baina 1927an bere amaren (Minnie Bourken) abizena hartu eta bere aitarenari (Joseph Whiteri) lotu zion.[1] Bourke-Whitek, aitarengandik perfekzioa ikasi zuen, eta amarengandik, norberaren hobekuntzarako desira paregabea.
Bound Brooken, New Jerseyn hazi eta Union Countyko Plainfield institutuan graduatu zen[2].
Gaztetan argazkigintzan zuen interesa, aitak kamerekiko zuen gogo biziak bultzatuta. Interesgarria izan arren, 1922an, herpetologia ikasketak hasi zituen Columbiako Unibertsitatean, argazkigintzan zuen interesa indartzeko, baina lehenengo seihilekoan utzi behar izan zuen, bere aitaren heriotzagatik. Unibertsitatez hainbat aldiz aldatu zen, Michigango Unibertsitatean, Purdueko Unibertsitatean (Indianan) eta Western Reseve Unibertsitatean (Cleveland, Ohion) ikasiz; azkenean, 1927an, Cornelleko Unibertsitatean graduatu zen arte-lizentziatura batekin, eta landa-kanpuseko argazki bat eskolako egunkarirako utziz.[3]
Bourke-Whiten bezeroetako bat, Otis Steel Company izan zen. Otisen duen esperientzia adibide ona da, "Portrait of Myself" liburuan azaltzen duenez, Otiseko segurtasun-jendeak ez zioten utzi nahi argazkia ateratzen hainbat arrazoiengatik.
Lehenik eta behin, altzairuaren fabrikazioa defentsa-industria zelako, eta, beraz, segurtasun nazionala arriskuan ez zegoela jakin nahi zuten.
Bigarrenik, emakume bat zelako, eta egun haietan, jendeak galdetzen zuen, ea emakume batek eta haren argazki kamera delikatuak, gai ziren bero- eta arrisku-baldintza biziak jasateko. Azkenik baimena lortu zuen, baina orduan arazo teknikoak hasi ziren. Garai hartan, zuri-beltzeko filma, argi urdinarekiko sentikorra zen, beraz, edertasuna ikus zezaketen, baina argazkiak beltzak ateratzen ziren. Bourke-Whitek, arazoari aurre egiteko, argi zuria sortzen duen magnesiozko sugarrak erabiltzen hasi zen, horrela bere eszenak argitzea lortu zuen.
1929an, Bourke-Whitek, Fortune aldizkariko langileen argazkilari moduan lan egiten hasi zen, 1935 arte.
1930ean, sobietar industriaren argazkiak ateratzeko aukera izan zuen, eta mendebaldeko lehen argazkilaria izan zen.
1930eko hamarkadaren erdialdean, Bourke-Whitek, Dorothea Langek bezala, Dust Bowleko lehortearen biktimei argazkiak atera zizkien. Argazkiak, Life aldizkariaren 1937ko otsailaren 15eko edizioan argitaratu ziren, uholde beltzen biktimen argazki ospetsu bezala.
1936an, Life aldizkarirako, emakumezko lehen argazkilari gisa moduan kontratatu zuten. ainera, Fort Peck ur-jauziaren eraikitzeari buruzko argazkiak, Life aldizkariaren lehen alean (1936ko azaroaren 23an) aurkeztu ziren, azalean barne.
Langileen argazkilari bezala, 1940rarte lan egin zuen. 1941etik 1942ra lan bera egitera itzuli zen, eta 1945an berriro ere.
1957an, aldizkarietako argazkilari lana utzi zuen, eta erdi-erretiroan egon zen, baina, 1969an erretiratu zen.
Halaber, Europaratik ibilizen, Alemania, Austria eta Txekoslovakia nazismoaren azpian eta Errusia komunismoaren azpian nola zebilen erregistratzeko. Errusian zebilela, José Stalin argazkiratu zuen eta Stalinen ama ere.
Bigarren Mundu Gerran, lehen emakume korrespontsal ezaguna izan zen, eta borroka-eremuetan lan egiten utzi zioten.
1941ean, Sobietar Batasunera joan zen, Alemaniak ez erasotzeko ituna hautsi zuenean. Moskun, argazkilari atzerritar bakarra izan zen Alemaniako indarrek hiria inbaditu zutenean. Estatu Batuetako enbaxadan babesturik, hiriko bonbardaketak argazki kamerarekin harrapatuz.
Gerrak aurrera egin ahala, Ipar Afrikako Estatu Batuetako armadaren aireko indarrari esleitu zuten, ondoren, Italiako Estatu Batuetako armadari, eta jarraian, Alemaniari… Italian zegoela behin baino gehiagotan kritikatu zuten.
Lifeko langileek, 'Maggie Suntsiezina' deitzen zioten. Zeren eta, Mediterraneoan torpedoz torpedatu zutelako, Luftwaffek eraso egin ziolako, uharte artiko batean utzi zutelako, Moskun bonbardatu zutenean egon zelako eta Chesapeaketik erretiratu zutelako bere helikopteroa izutu zenean.[3]
1945eko udaberrian, Alemania kolapsatu batean zehar bidaiatu zuen, George S. Patton jeneralarekin. Buchenwald kontzentrazio-eremu famatura iritsi zirenean, Bourke-Whitek, kamera bat erabiltzea ia lasaitasuna zela esan zuen.
Gerra amaitu eta ondoren, "Dear Fatherland, Rest Quietly" izeneko liburua idatzi zuen, gerran eta gerra ostean ikusi zuen basakeriari aurre egiten lagundu ziona.
Koreako gerran Life-en argazkilari gisa aritu zen.
Bourke-White oso ongi ezagutzen zuten bai Indian bai Pakistanen, Bhimrao Ramji Ambedkar doktoreak Mumbain duen etxean egindako argazkiengatik. Argazki honen arrazoia, bere liburuaren hirugarren inpresioa bilatzea zen. Liburua 1940ko abenduan argitaratu zuten, “Thoughts on Pakistan” izenburuarekin (liburua 1946an berrargitaratu zen, “India's What Political” izenburupean).
Bhimrao Ramji Ambedkar doktoreari egindako argazkiak, LIFE aldizkariaren azalean argitaratu ziren. Halaber, M. K. Gandhiri haren gurpil birakariarekin eta Pakistanen fundatzaileari, Mohammed Ali Jinnahri, aulki batean bertikalki jarrita argazkiak atera zizkien.[4]
Indiaren eta Pakistanen independentzia eta partizioan lehertu zen indarkeriaren "kronika eraginkorrenetako bat" ere izan zen. Somini Sengupezen arabera, "gut-wrenching, and staring at them, you glimpse the photographer's undaunted desire to stare down horror." ataleko argazkiak ziren.
Bourke-Whitek, heriotzez betetako kaleak grabatu zituen, bertan begiak irekita zituzten hildako biktimak eta begi hutseko errefuxiatuak ageri ziren. Argazki hauek, Bourke-Whitek Buchenwald kontzentrazioko argazkiak hartu eta bi urtera atera zituen.
Bourke-Whitek ateratako partizio-indarkeriari buruzko hirurogeita sei argazki Khushwant Singhen 1956ko “Train to Pakistan” eleberriaren 2006ko edizioan sartu ziren. Berrargitalpenari dagokionez, liburuko argazki asko Delhiko "Khan Market zentro komertzialean" erakutsi ziren.
Bourke-Whitek, une egokian toki egokian egoteko gaitasuna zuen; Mohandas K. Gandhi elkarrizketatu eta argazkia egin zion 1948an hil baino ordu batzuk lehenago. Alfred Eisenstaedt, lagun eta lankidea, esan zuen bere indarguneetako bat esleipenik ez zegoela eta beretzat garrantzitsua ez zen argazkirik ez zegoela. Gainera, Life aldizkarian lehen argazki-laborategian hasi zen lanean.
1953an, Bourke-Whitek Parkinsonen gaixotasunaren lehen sintomak garatu zituen. Bere lan-ibilbidea mantsotu behar izan zuen paralisiaren aurka borrokatzeko. 1959an eta 1961ean, zenbait lan egin zituen bere izaera tratatzeko, dardarak amaitu baitzituen, baina bere diskurtsoan eragina izan zuen.
Bourke-Whitek autobiografia bat idatzi zuen, “Portrait of Myself” izenburuarekin. 1963an argitaratu zen, eta arrakasta handia izan zuen salmentan, baina gero eta gaixo eta bakartuago zegoen etxean.
1971n, Stamford ospitalean hil zen, Parkinsonen gaixotasunagatik.
1990ean, Emakumearen Ospearen Areto Nazionalean sartu zuten. 1992an Emakumearen Historiaren Hileko Ogibidesari izendatu zuten, eta 1994an berriro, Emakumearen Historiaren Proiektu Nazionalak.