Wim Mertens

Wim Mertens

Bizitza
JaiotzaNeerpelt1953ko maiatzaren 14a (71 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaGanteko Unibertsitatea
Royal Conservatory of Brussels (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, abeslaria, soinu banda konpositorea eta musikologoa
Lan nabarmenak
Ahots motakontratenorra
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaFactory Records (en) Itzuli
Windham Hill Records (en) Itzuli

wimmertens.be
IMDB: nm0581583 Allocine: 92682 Allmovie: p102603
Facebook: WimMertensOfficial Twitter: WimMertensBE Instagram: wimmertensofficial Youtube: UCaqf-gp0d0BSefuxNsttyiQ Souncloud: r-gisnicolas Spotify: 7zW6wPmVLv4JDJM271gbFc iTunes: 367497 Last fm: Wim+Mertens Musicbrainz: bc2fd8bc-91ea-4b7e-a52e-d67bea5c0313 Songkick: 364260 Discogs: 10543 Allmusic: mn0000502854 Deezer: 5109 Edit the value on Wikidata

Wim Mertens (Neerpelt, Belgika, 1953ko maiatzaren 14a) musikari eta kantari flandiarra da. Musikagilea ez ezik, gitarra eta pianoa jotzen ditu, eta bakarlari gisa zein bere taldeak lagunduta, kontzertuak eskaini ditu mundu osoan barrena.[1]

Wim Mertensek gizarte eta politika zientziak ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean eta musikologia Ganteko Unibertsitatean. Horrekin batera, musikaren teoria eta pianoa ikasi zituen Ganteko Kontserbatorioan eta Bruselako Kontserbatorioan. Pianoa eta gitarra klasikoa jotzen ditu. Ahotsaren tonu altua da bere ezaugarri nagusia, eta maisuki darabil berak sortutako hizkuntza baliatuta.

1980az geroztik, ehunka musika pieza sortu ditu formatu desberdinetan, kantu laburretatik hasi eta hiruzpalau ataleko mugimendu konplexuetara; pianoarentzat soilik, edo ganbera-musika talde eta orkestra sinfonikoentzat. Musika-tresna ezohikoentzako musika piezak idazten ditu sarritan: hamabi piccolo, hamar tronboi baxu, hamahiru klarinete. 1980ean argitaratu zuen For amusement only lehen diskoa, eta orduz geroztik, 60 diskotik gora plazaratu ditu Mertensek.

Bere diskografiaren lan ezagunenetarikoa Struggle for Pleasure diskoa da, eta bereziki, ospetsu bilakatu den Close cover kantua.

Hainbat filmetarako soinu-bandak sortu ditu, besteak beste, Peter Greenaway zuzendariaren The Belly of an Arquitect filmarena. Antzerkiari dagokionez, 1984an The Power of Theatrical Madness antzezlanerako egindako musika nabarmendu daiteke.

1998ko martxoan Flandriako Kultur Enbaxadore izendatu zuten.

  • 1982 - For Amusement Only (The Sound Of Pinball Machines).
  • 1982 - At Home - Not At Home.
  • 1982 - Vergessen.
  • 1983 - Struggle For Pleasure.
  • 1984 - Maximizing The Audience.
  • 1984 - The Power Of Theatrical Madness.
  • 1985 - Instrumental Songs.
  • 1986 - A Man Of No Fortune And With A Name To Come.
  • 1987 - Educes Me.
  • 1987 - The Belly Of An Architect (BSO).
  • 1988 - After Virtue.
  • 1989 - Motives For Writing.
  • 1991 - Alle Dinghe Part I: Sources of Sleeplessness.
  • 1991 - Alle Dinghe Part II: Vita Brevis.
  • 1991 - Alle Dinghe Part III: Alle Dinghe.
  • 1991 - Stratégie De La Rupture.
  • 1991 - Hufhuf.
  • 1993 - Shot And Echo.
  • 1993 - A Sense Of Place.
  • 1994 - Epic That Never Was .1
  • 1994 - Gave Van Niets Part I: You'll Never Be Me.
  • 1994 - Gave Van Niets Part II: Divided Loyalties.
  • 1994 - Gave Van Niets Part III: Gave Van Niets.
  • 1994 - Gave Van Niets Part IV: Reculer Pour Mieux Sauter.
  • 1995 - Jeremiades.
  • 1996 - Entre Dos Mares.
  • 1996 - Lisa.
  • 1996 - Jardin Clos.
  • 1997 - Sin Embargo.
  • 1997 - Best Of.
  • 1998 - In 3 Or 4 Days.
  • 1998 - Integer Valor.
  • 1999 - Father Damien (JSO).
  • 1999 - Integer Valor - Intégrale.
  • 1999 - Kere Weerom Part I: Poema.
  • 1999 - Kere Weerom Part II: Kere Weerom.
  • 1999 - Kere Weerom Part III: Decorum.
  • 2000 - If I Can (1986ko jatorrizko grabazioa).
  • 2000 - Rest Meines Ichs.
  • 2000 - Der Heisse Brei.
  • 2001 - At Home - Not At Home.
  • 2001 - If Five Is Part Of Ten Part I: If Five Is Part Of Ten.
  • 2001 - If Five Is Part Of Ten Part II: Aren Lezen.
  • 2001 - If Five Is Part Of Ten Part III: Kaosmos.
  • 2001 - If Five Is Part Of Ten Part IV: aRe.
  • 2002 - Years Without History - Vol. 1 - Mains De Mètre, Assez De Rythme.
  • 2002 - Years Without History - Vol. 2 - In The Absence Of Hindrance.
  • 2002 - Years Without History - Vol. 3 - Cave Musicam.
  • 2002 - Antologia- Wim Mertensen onena (bilduma).
  • 2002 - Wim Mertens Moment .
  • 2003 - Ver Veranderingen (1981ko jatorrizko grabazioa).
  • 2003 - Years Without History - Vol. 4 - Not Yet, No Longer .
  • 2003 - Skopos.
  • 2004 - Years Without History - Vol. 5 - With No Need For Seeds.
  • 2005 - Un respiro.
  • 2006 - Partes Extra Partes.
  • 2006 - What You See Is What You Hear (DVD).
  • 2007 - Receptacle.
  • 2008 - Years Without History - Vol. 7 - Nosotros .
  • 2008 - Years Without History - Vol. 6 - The Promise Kept In Advance ).
  • 2008 - L´heure Du Loup.
  • 2009 - Music And Film.
  • 2009 - The world tout court.
  • 2009 - QUA.
  • 2010 - Zee versus zed.
  • 2011 - Series Of Ands - Immediate Givens (2-CD).
  • 2011 - Open Continuum.
  • 2012 - Struggle For Pleasure / Double Entendre (2-CD).
  • 2012 - A Starry Wisdom.
  • 2013 - When Tool met Wood.
  • 2015 - Charaktersketch.
  • 2016 - What Are We, Locks, To Do?.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Noiz kontsultatua: 2016-08-31).