Ezporogi

Ezporogi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ezporogi bandera
Bandera

Ezporogi armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Ezprogui
Alkatea
(2019-2023)
Alejandro Ejea Landaretx
(San Andres)
Posta kodea31492
INE kodea31103
Herritarraezporogiar
Geografia
Koordenatuak42°36′16″N 1°26′56″W / 42.60450679°N 1.44899954°W / 42.60450679; -1.44899954
Azalera46,55 km²
Garaiera433-1025 metro
Distantzia50,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria53 (2023:  6)
alt_left 20 (%37,7)(2019) (%43,4) 23 alt_right
Dentsitatea0,01 bizt/km²
Zahartzea[1]% 19,42
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,15 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 6,70 (2018:  %-9,43)

Ezporogi[4][a] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 50,0 kilometrora. Altuera 433 eta 1025 metro artekoa da, eta 46,55 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 53 biztanle zituen.

Oibar ibarrean dagoen udalerri hau XIX. mendeko udal-erreformen lurraldea banatzeko politikaren emaitza da. Ibarreko lurraldea hainbat udalerritan banatu ondoren, Ageza eta Bizkaia ibarraren lurraldea geratu zen, nahiz eta herri txiki gehienak jenderik gabe edo despopulazio-prozesuan egon. Udalerriak Ezporogi izena hartu zuen, hiru populatuenen artean (Moriones, Ezporogi eta Ageza) zentrikoena baitzen. Hiriburua Morionesen finkatu zen. Hiru kontzeju horietatik, Ezporogi XXI. mendea baino lehen despopulatu zen, eta, beraz, gaur egun bi herri baino ez dira geratzen udalerrian: Ageza (kontzejua eta Udalaren egoitza) eta Moriones (lekua eta antzinako hiriburua).

Bertako biztanleak ezporogiarrak dira.

Ezporogi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Ezporogui (1059)
  • Ezporoguy (1268)
  • Esperegui (1280)
  • Ezproguy (1366)
  • Ezporogui (1534)
  • Espioguy (1587)
  • Ezporogui (1669)
  • Ezprogui (1802)
  • Ezporogi (1961)
  • Ezporogi (1974)
  • Ezporogi (1990)

Patxi Salaberrirentzat izena guztiz iluna da. Hala ere, ezper + -ogi ("toki"-ren aldaera) identifikatu gabeko elementu batean deskonposatzera ausartzen da. Arturo Kanpionek euskaraz pentsatzen zuen ezpel, baina hitz hori -l-rekin agertzen da gainerako kasuetan.

Ezporogiko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. »

Ezporogiko banderak Ezporogiko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Ezporogi Oibar ibarrean dago, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


    Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 28.0 29.0 36.0 39.0 41.0 41.0 40.0 31.0 25.0 19.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 11.1 14.7 16.2 20.9 26.1 29.7 29.5 25.2 19.4 12.9 9.4 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.7 9.7 11.2 15.3 19.6 22.5 22.5 19.0 14.4 9.1 6.0 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.3 4.6 6.2 9.7 13.1 15.3 15.6 12.8 9.5 5.3 2.5 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -8.0 -10.0 -2.0 1.0 5.0 7.0 6.0 4.0 -1.0 -7.0 -10.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 50.1 48.6 47.1 73.6 57.9 47.4 28.9 30.7 57.2 77.2 57.3 68.12 654.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 44.0 43.4 47.5 54.0 56.0 88.5 31.0 68.0 75.5 66.5 43.1 58.0 88.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.4 7.7 6.5 10.1 8.6 5.6 4.1 3.7 5.4 8.6 9.6 9.6 87.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.8 0.9 0.7 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.8 3.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Bizkaia ibarreko herrien mapa

Ezporogik kontzeju bakarra du:

Gainera, beste leku bat ere da:

Azkenik, udalerrian 11 herri hustu daude:


Map
Ezporogi udalerriko herriak

Oibar ibarran barruan zegoen 1846an, Oibarreko banantzearekin, Oibar ibarrak osatutako unitate administratiboa deskonposatu zen arte, eta gaur egungo hainbat udalerri sortu ziren. Udalerri honaren kasuan, Ezporogirekin sortu zen Moriones, ordura arte udalerria zena, Bizkaia ibarra (Loia, Sabaitza, Usunbeltz, Getadar, Julio, Arteta eta Gardalain, gaur egun hondatuta daudenak), eta Ageza, den Leireko monasterioko hiribildua zena.

2023 urteko erroldaren arabera 53 biztanle zituen Ezporogik.[9]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
297 622 588 514 506 498 539 486 462 383 351 317 247 116 86 76 61 50 43
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Ezporogiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Ibargoiti, Leatxe, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako Gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Horrez gain, udalerriaren ekialdean, Leotz eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.

Ezporogiko udaletxea Ageza kontzejuan dago, eta idazkaria, era berean, Xabierreko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Alejandro Ejea Landaretx da, San Andres zerrendako hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
San Andres 5 - - - - - - - 3 3 3
Bizkaia elkartea - - - - 1 1 1 1 3 - -
San Andres - Herriaren Batasuna - - - - 0 - - - - - -
Ezporogiko Independenteak - - 1 1 - - - - - - -
Ezporogiko Talde Independentea - 5 0 - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 23 67,65 -
 Ahal Dugu 4 11,76 1
 Euskal Herria Bildu 3 8,82 1
 Nafarroako Alderdi Sozialista 2 5,88 1
 Geroa Bai 1 2,94 1
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 1 2,94 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 25 71,43 ?
 Euskal Herria Bildu 4 11,43 ?
 Ahal Dugu 3 8,57 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 1 2,86 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 1 2,86 ?
 Izquierda-Ezkerra 1 2,86 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea Agezan dago.

  • HELBIDEA: Ageza kontzejua

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezporogiko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Alejandro Ejea Landaretx da, San Andresekoa. Zinegotziak 2 daude:

  • Roberto Lekunberri Eusa (San Andres)
  • Alfonso Carlos Perez Artoleta (San Andres)

1979tik, Ezporogik 6 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[10]
Jose Maria Lerga Senosiain 1979 1983 San Andres
Miguel Angel Basterra del Castillo 1983 1987 Ezporogiko Talde Independentea
Jesus Clemente Bariain Sola 1987 1995 Ezporogiko Independenteak
Miguel Angel Basterra del Castillo 1995 2011 Bizkaia
Maria Camino Landaretx Zozaia[11] 2011 2020 San Andres
Alejandro Ejea Landaretx[12] 2020 jardunean San Andres

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezporogi atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[13]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ezporogi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[14]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezporogi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %16,70k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 16,13k eta 2018n % 6,70k.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /es̻poɾóɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Ezporogi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. «Ezporogi» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  11. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Agezako kontzejua, bere ondarea biltzeko urratsak» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  12. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Alejandro Egea: "Gelditzen den herria desagertu egiten da"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  13. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  14. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]