Monteagudo

Monteagudo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriaren urrutiko ikuspegia.
Monteagudoko bandera
Bandera

Monteagudoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Monteagudo
AlkateaMariano Herrero Ibáñez
(UPN)
Posta kodea31522
INE kodea31173
Herritarramonteagudoar
Geografia
Koordenatuak41°57′50″N 1°41′25″W / 41.963888888889°N 1.6902777777778°W / 41.963888888889; -1.6902777777778
Azalera11 km²
Garaiera348 metro
Distantzia108 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.102 (2023:  −7)
alt_left 547 (%49,6)(2019) (%49,5) 545 alt_right
Dentsitatea100,18 bizt/km²
Zahartzea[1]% 19,84
Ugalkortasuna[1]‰ 32,11
Ekonomia
Jarduera[1]% 83,21 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 0,30 (2018: %0,03)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.monteagudo.es


Monteagudo[4] Nafarroa Garaiko hegoalde-hegoaldeko udalerri bat da, Tuterako merindadekoa. Udalerriak 1.105 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 108 kilometrora dago.

Monteagudo izen erromantzea da etimologikoki. Montagut forma agertzen da Erdi Aroko iturri askotan. 1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Mendizorrotz nolabait euskaratuta,[5] 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegiak bi forma eman zituen herriarentzat, Monteagudo eta Mendikute.[6] Baina Mendikute gaitzetsi zen ondoren (asmatua zelakoan), eta euskal izen bakartzat Monteagudo ematen du Euskaltzaindiak 1990etik geroztik.[7]

Herri honen izena [monteaɣuðo] ahoskatzen da.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa Garaiko hegoalde-hegoaldean dago, Tuterako merindadeko hegoaldeko muturrean, Zaragozako probintziarekiko mugan.

Monteagudok Tulebrasekin eta Kaskanterekin egiten du muga iparraldean, Barillasekin ekialdean, eta Zaragozako probintziarekin mendebaldean eta hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarriak honakoak dira, prezipitazio eskas eta irregularrak (batez ere udaberri eta udazkenean pilatzen dira), uda garaiko lehortea, iparreko zierzo haizearen nagusitasuna, eta aldaketa termiko handia. Ezaugarri hauek, kontinental motako klima mediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak nekez izaten dira 400mm baino handiagoak. Urteroko egun euritsuak 60-65 izaten dira.

Jatorrizko landaredia guztiz eraldatu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun ez da apenas zuhaitzik geratzen herrigunearen inguruan.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monteagudon, itsas mailatik 415 metro gorago, Nafarroako Gobernuak 1929an jarritako estazio meteorologikoa dago.[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Herriaren kokalekua dela eta, gune garai batean eta ur-korronte batetik gertu, herrian historiaurreko arrastoak aurkitu dira. Erromanizazioa azkarra izan zen, Erribera guztian gertatu bezala, eta herritik igarotzen ziren galtzada erromatarrek inguruko herriekin elkartu zuten Monteagudo.

Musulmanak lau mendez menderatu zuten herria, eta Nafarroako erresumak Erribera berkonkistatu zuenean, musulmanak bertan geratu ziren nekazari moduan XV. mendean Iberiar penintsulatik kanporatuak izan ziren arte. 1119an Alfontso Borrokalaria erregeak, Monteagudo eta Tutera konkistatu zituenean, Monteagudo, Tuterako foruari atxiki zitzaion. Nafarroako udalerri askorekin gertatu bezala, Monteagudo jaurerria izan zen mendeetan zehar.

Herria Nafarroako erresumaren hegoaldeko mugan kokatuta egoteagatik, Aragoi eta Gaztelako ejerzitoen erasoen arriskutan bizi izan zen XVI. mendearen hasierara arte. 1429an Juan eta Nafarroako Blanka I.a Nafarroakoak Agramonteko Floristani utzi zioten dohaintza moduan herriaren gaineko kontrola, Leonor Frangel andrearekin ezkondu eta gero. Monteagudoko jaurerria XIX. menderaino luzatuko zen, San Adriango markesen eskutik. 1847an, Monteagudok eskola bakarra zeukan, eta Bideko Andre Mariaren baselizaren ondoan agustindarren fraide talde batek monasterioa eraiki zuen. Azpiegiturei dagokionean, XIX. mendearen amaieran, asko hobetu zen bideen egoera, eta Monteagudok Tutera, Tarazona, Agreda, Fitero eta Cascanterako bideak zituen.

XX. mendearen hasieran herriak irina eta olioa ekoizteko errota bana zituen. 1920ko hamarkadan olioa ekoizteko errotak bi ziren, horrez gain, hamahiru upategi, garautegi handi bat, antzinako irin errota, txokolate lantegia, pattar fabrika, igeltsu lantegia, eta bi eskola zeuden herrian (bata mutilena eta bestea neskena). Mutilen eskolako maisuaren soldata, nesken eskola maistrarena baino altuagoa zen.

Monteagudo nekazal herria da, mahatsondoen landaketa nabarmenduz. Azken urteetan, olibondoei dedikaturiko azalera handitu egin da, eta horrez gain, zerealen landaketak ere garrantzia handia dauka oraindik ere.

Industriaren garapena, nekazaritzako produktuen elaborazioarekin du zerikusia, gehienbat, ardo eta olioaren produkzioa. Horrekin batera, upategiak eta landare-espezietatik eratorritako produktuak ekoizten eta saltzen dituzten enpresak sortu dira. Zerbitzuen sektoreari dagokionez, Monteagudon, eraikuntza eta elektrizitate enpresak daude, eta horrez gain, denda, aisialdiarekin zerikusia duten enpresak eta bankuen sukurtsalak.

Nekazaritza elkarteei dagokionez, herrian elkarte bakarra dago, 1954ko maiatzaren 19an sortutako Bideko Ama Birjinaren Upategi Kooperatiba.

XX. mendearen hasieran populazio hazkunde txikia izan zuen Monteagudok, eta 1.500 biztanle inguru izatera iritsi zen. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera gertatu zen eta 1.100 biztanlera jaitsi zen.

Monteagudoko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 79 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,82a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monteagudoko alkatea UPN alderdiko Mariano Herrero Ibañez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 16 izan ziren (emandako guztien % 1,77a) eta zurizko 10 boto izan ziren (botoen % 1,13a). Abstentzioa % 8,69koa izan zen.

Monteagudoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 469 5
PSN 409 4

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen nagusi eta alkatetzan Herrerok segitu zuen.

Monteagudoko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 466 5
PSN 337 4

Udaletxea errepidearen ondoan dago, Frantzisko Xabierkoaren plazan. Adreiluz egindako eraikuntza modernoa da, egiturak, 1950eko hamarkadan herrian altxatutako beste eraikin askoren ezaugarri berak dauzka. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute. Monteagudoko udaleko idazkaria, Barillas eta Tulebrasko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Frantzisko Xabierkoaren Plaza, 1
2007-2011 Mariano Herrero Ibáñez UPN
2011-2015 Mariano Herrero Ibáñez UPN

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Tarazona eta Iruñea bitarteko autobus lineak geltokia dauka Monteagudon, eta norantza bakoitzean ibilbide bakarra egiten du eguneko. Iruñean autobusa aldatuz Irunera arte joatea dago. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, Monteagudo, eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,28k bakarrik zekiten euskaraz.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak, San Rokeren omenez abuztuaren 14tik abuztuaren 20ra ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar ihauteriak otsailean, eta Gazteriaren Jaiak maiatzean antolatzen dira.

Erriberako beste herri batzuetan bezala, paloteado makil-dantzak dira tipikoak Monteagudon. Besteak beste Arcos eta Palos Modorros izeneko dantzak dira Monteagudoko paloteado batzuk[9]. Dantza soilik maskulinoa izan zen tradizionalki, baina 2009an emakumezko taldeak hasi dantzan (banatuta gizonezkoengandik), eta 2019an, bereizketarik gabe neska-mutilak elkarrekin aritu ziren dantzan San Roke egunean[10].

Monteagudo ondoko elkarteen kidea da:

  • Mancomunidad de Aguas del Moncayo: Udalerriaren ur-horniketaz arduratzen da eta Corellan du egoitza.
  • Erriberako Hondakin Solidoan Kudeaketarako Mankomunitatea: Tuteran egoitza duen Erriberako udalerrien elkartea da.
  • Queiles Ibarreko Zerbitzu Sozialen mankomunitatea: Cascanten du egoitza.
  • Administrazio Zerbitzuen Calibus elkartea: Ablitasen du egoitza.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Adriango markesen jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia, udalerriko gune estrategiko batean dago, muino baten gainean. Jauregia Alfonso I.a Borrokalariaren garaian eraiki zen, eta musulmanak Nafarroatik kanporatzean Monteagut jaurerriak jauregia berreraiki zuen. XV. mendean Beuamont eta San Adriango markesen eskuetan geratu zen jauregia eta 1490. urtean esaterako Guillaume Beaumont zen jauregiaren jabea.

Jauregiak harlandu handiz osatutako zimendudun oinarri karratua dauka. Zimenduen gainean, adreiluzko horma sendoak altxatzen dira. Jauregiaren gaur egungo itxura XVIII. mendeko eraberritzearen ondorio da. Garai horren aurretik eraikitako egituratik, armarri barrokoa daukan harrizko aurrealdea eta inperio motako bost zatiko eskilara baino ez dira kontserbatzen.

Maria Madalenaren eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza nabe bakarrez osatutako eraikuntza gotiko-pizkundetarra da. XVI. mendearen erdialdean eraiki zen (1540. urtearen inguruan, hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, poligono itxurako aurrealdea, eta izardun ganga estaldura. XVIII. mendean bigarren nabea gehitu zitzaion jatorrizko egiturari Epistolaren aldean. Bigarren nabe honek bi zati dauzka, bata ertzdun gangaduna eta bestea zirkuluerdi itxurako kupuladuna.

Portikoa, XVIII. mendean eraiki zen (gaur egun elizaren biltegi moduan erabiltzen dena), eta portikoa eraikitzearekin batera, elizarako sarrera atea aldatu behar izan zuten.

Monteagudoko gaztelua, San Adrian markesen jauregia dagoen toki berdinean egon zen Erdi Aroan. XII. mendean, gotorlekua, Nafarroako erresumaren hegoaldeko mugan zegoen gaztelu eta gotorleku sarearen zati zen. Gotorlekuak hainbat eraso jasan zituen Gaztela eta Aragoiko erresumetatik, eta 1310. urtean behekaldeko horma sendotu eta konpondu zuten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
  6. «Monteagudo - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  7. Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011 ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  8. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  9. Erriberako paloteadoen topaketa 2015: Monteagudo. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  10. kattalin. «Genero bereizketarik gabe dantzatu dute Monteagudoko paloteadoan» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa