Morentin

Morentin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Morentingo bandera
Bandera

Morentingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Morentin
AlkateaMaría Pilar Barbarin López
(Leorin, indep.)
Posta kodea31264
INE kodea31174
Herritarramorentindar
Geografia
Koordenatuak42°36′51″N 2°00′45″W / 42.614166666667°N 2.0125°W / 42.614166666667; -2.0125
Azalera9 km²
Garaiera536 metro
Distantzia51 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria116 (2023:  2)
alt_left 67 (%57,8)(2019) (%53,4) 62 alt_right
Dentsitatea12,89 bizt/km²
Zahartzea[1]% 32,09
Ugalkortasuna[1]‰ 31,25
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 18,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 11,30 (2018: %6,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.morentin.es/


Morentin[4] ([moɾentin]; Morentiain [moɾenti.ain] antzinean) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, NA-122 errepidean Lizarra-Andosilla norabidean. Lizarratik 4 kilometrora dago.

Morentinek Aberinekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean; Deikaztelurekin mendebaldean; eta Oteitzarekin eta Deikaztelurekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morentinek klima mediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak, altueraren arabera, aldakorrak dira, 500 eta 1.200mm bitartean. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 90 inguru izaten dira.

Zuhaitzak mozteak eta suteek jatorrizko landaredia asko murriztu dute, eta gaur egun haren basoak makaldiak eta birlandaturiko pinuak baino ez dira. Gizakiak naturan eragindako kalterik handienak nekazaritzak eragin zituen, XVIII. mendetik aurrera.

Morentingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Morentingo alkateak Leorin (AIL) talde independentearen izenean aukeratu dituzte; zerrenda hori izan da aurkeztutako bakarra. 2007an Jesús Martínez Barandalla izan zen hautatua. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,53) eta boto zuriak zazpi (%8,54). Abstentzioa %17,58koa izan zen.

Morentingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesús Martínez Barandalla 52 Bai
Maria Isabel Izkue Montejo 51 Bai
Maria Pilar Barbarin Lopez 41 Bai
Jose Antzin Itxaso 35 Bai
Javier Antzin Lukin 34 Bai

2011ko udal hauteskundeetan Leoringo María Pilar Barbarin López bihurtu zen alkate[5].

  • HELBIDEA: Foruen Kalea z/g
2007-2011 Jesús Martínez Barandalla Leorin
2011-2015 María Pilar Barbarin López Leorin

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuko hirugarren asteburuan ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres apostoluaren eliza, Erdi Aroko jatorriko eraikina da, XVI. mende eta XVII. mendeen artean aldarazitakoa. Dinteldun atea portiko barroko batek babesturik dago eta erdi puntuko arkuez apainduta. Rokoko estiloko erretaula nagusian, umea daraman Ama Birjinaren irudi bat ageri da.

Leoringo Ama Birjinaren baseliza estilo erromanikoa eta gotikoa nahasten dituen eraikina da, nahiz eta XVIII. mendean eraiki zen. Estilo ezberdinen adibide, aurrealde erromaniko erdizirkularra eta arku gotikoa ditu.

Morentin "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea da.

Morentindar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa