Pátria (ereserkia) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Do maior |
Hitzak | Francisco Borja da Costa (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Afonso Redentor Araújo (en) |
Pátria (euskaraz: «Aberria») Ekialdeko Timorko nazio ereserkia da. 1975ean erabili zen lehen aldiz, Ekialdeko Timorrek Portugalekiko independentzia aldarrikatu zuenean. Erabilera horrek gutxi iraun zuen, herrialdea Indonesiak inbaditu zuelako. 2002an Ekialdeko Timorren independentzia behin betiko berreskuratu zenean, ereserkia berriro onartu zen ofizialki[1][2].
Musika Afonso Redentor Araújok moldatu zuen, eta hitzak Francisco Borja da Costak. Hasieran portugesez bakarrik abesten zen, baina gaur egun tetumezko bertsioa ere badago[3].
Portugesezko hitzak[4] | Tetumezko hitzak[3] |
---|---|
|
|