Irañeta

Irañeta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Irañetako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Irañeta
AlkateaAinhoa Beraza Maiza
Posta kodea31849
INE kodea31127
Herritarrairintar
Geografia
Koordenatuak42°55′23″N 1°56′43″W / 42.92292675°N 1.94524722°W / 42.92292675; -1.94524722
Azalera8 km²
Garaiera464 metro
Distantzia30 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria165 (2023:  −2)
alt_left 81 (%49,1)(2019) (%55,2) 91 alt_right
Dentsitatea20,63 bizt/km²
Zahartzea[1]% 30,37
Ugalkortasuna[1]‰ 114,29
Ekonomia
Jarduera[1]% 90,91 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,19 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 39,80 (2018: %9,42)


Irañeta[4] ([iɾaɲeta]) Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa. Iruñeko merindadeko herri honek 169 biztanle zituen 2020. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialdean dago kokatua eta A-10 autobidea eta N-240 errepideak herria zeharkatzen dute.

Irañetak Uharte Arakilekin egiten du muga iparraldean, Arakilekin ekialdean, Uharte Arakilekin mendebaldean, eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean.

1194 eta 1234. urteetan Antso Azkarrak foruak eman zizkion Irañetari eta Urruntza izeneko herriko jendeak osatu zuen herria. 1210ean, bestalde, Antso Indartsuak forua berretsi zuen. 1394an Irañetari Zabal eta Torrino izeneko herrietako lurrak eman zizkion erregeak. 1467an Irañetan sortzen ziren zergak Navazeko Pedrori eman zizkioten.

1734ean erregeak emandako pribilegioaren bidez banatu zen Arakildik, 500 dukateko dohaintza baten truke.

Irañetako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,56 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Txapelazpi (TA) izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Botorik gehien eskuratu ez bazuen ere, azkenean Óscar Eritze Juango aukeratu zuten alkate. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,33) eta boto zuriak bi (%2,30). Abstentzioa %40,40 izan zen.

Irañetako Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Cristina Irigarai Beraza (TA) 58 Bai
Iñaki Jaca Zudaire (TA) 41 Bai
Oscar Eritze Juango (TA) 40 Bai
Asier Lakuntza Gutierrez (TA) 38 Bai
Miguel Jesus Armendaritz Juango (TA) 34 Bai

2011n Amorro mendiaren izena hartu zuen zerrenda aurkeztu zen; Pedro Beraza Gastesi alkate bihurtu zen eta bere lau zerrendakideak zinegotzi.

Irañetako udaletxeko idazkaria, Uharte Arakil eta Arruazuko idazkari ere bada. Udalak bost kide ditu, alkatea eta lau zinegotzi.

  • HELBIDEA: San Gregorio Kalea, z/g
2007-2011 Oscar Eritze Juango Txapelazpi
2011-2015 Pedro Beraza Gastesi Amorro
2015-2019 Juan Angel Beraza Gastesi Aritzmakur
2019 Ainhoa Beraza Maiza Orbela

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak, San Joan Lepamoztuaren omenez ospatzen dira abuztuaren 28tik irailaren 1era. Jaien egun nagusia abuztuaren 29a da.

Ihauterietan xomorroak eta Atxun Zarkoa izeneko pertsonaia kalera atera eta panpina erretzeko ohitura dago.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Juan batailatzailearen parrokia, XIX. mendearen hasierakoa.
  • San Gregorio ermita
  • San Migel berri[5]

Natura ondasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irañeta "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Irañetar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Ermitaz ermita, kontu kontari - Irañeta» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  6. Haritz Monumentalak Sl-NA 136 – Sakana. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  7. Urruntzureko iturbidea GR-20.D5 – Sakana. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa