Lakuntza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lakuntza | ||
Alkatea | Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31830 | ||
INE kodea | 31138 | ||
Herritarra | lakuntzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°55′23″N 2°01′17″W / 42.923055555556°N 2.0213888888889°W | ||
Azalera | 11,03 km² | ||
Garaiera | 485 metro | ||
Distantzia | 36 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.297 (2023: 14) | ||
Dentsitatea | 1,18 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 17,35 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 86,33 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,25 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,65 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 65,30 (2018: %4,83) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.lakuntza.eus |
Lakuntza[4] ([lakunts̻a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 36 kilometro mendebaldera dago eta 1.262 biztanle zituen 2014. urtean.
Lakuntza Sakanako autobiak zeharkatzen du. Herriko gunerik altuenak hauek dira: Zopolar, Arangun, Arranz, Urrizmendi eta Beriain mendia.
Lakuntzak Arruazurekin egiten du muga ekialdean, eta Arbizurekin mendebalde eta hegoaldean.
Garai batean, nekazaritza, abeltzaintza eta zurgintza ziren Lakuntzako ekonomiaren oinarriak. Herriko lur gehienetan ortuak eta animalien bazkarako larreak zeuden. Landatzen ziren barazkien artean, patata, artoa, eta zerealak zeuden; zurgintzarako zuhaitzen artean, berriz, pagoa eta haritza ziren nagusi.
1849. urtearen inguruan, behiak, ardiak, zaldiak eta zerriak hazten ziren Lakuntzan. Urteek aurrera egin zuten heinean, ordea, nekazaritzak garrantzia galdu eta industrializazio prozesuaren lehen eraginak heldu ziren Lakuntzara. Gaur egun, herritar gehienek herriko industrietan egiten dute lan, zurgintza eta metalezko gai eraldatuen inguruko lantegietan.
Lakuntzako biztanleria aski egonkor mantendu zen XX. mendearen lehen erdialdean, 150 lagunen inguruan. 1960eko hamarkadatik aurrera, 20 urtez, hazkunde esanguratsua izan zuen eta 1.000 biztanle izatera iritsi zen. Beste 40 urtez nahiko egonkor izan zen populazioa, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan beste hazkunde aldi bat izan zuen, 2011n 1.246 biztanle izatera iritsiz.
Lakuntzako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 62 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 5,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
2007ko udal hauteskundeetan Jose Ramon Garin Lizarraga hautatu zuten Lakuntzako alkate, Eusko Abertzale Ekintzaren izenean. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen EAEk, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien %0,80) eta boto zuriak hogei (botoen %2,68). Abstentzioa %18,06koa izan zen.
2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[5] eta Lakuntzaileok espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten.[6] Hortaz, Garinek segitu zuen alkate.[7]
2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %78,30 (451 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.
2019ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %82,6 (470 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.
2015etik Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza da Lakuntzako alkatea.
Lakuntzako udalbatza 2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu* | 9 / 9 | ||
Datuen iturria:[8] |
2007-2011 | Jose Ramon Garin Lizarraga | Eusko Abertzale Ekintza |
2011-2015 | Jose Ramon Garin Lizarraga | |
2015-2019 | Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza | EH Bildu |
2019-2023 | Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza | EH Bildu |
2023- | Oihane Uribeetxebarria Garmendia | EH Bildu |
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Lakuntzak honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |