Narsarsuaq Groenlandia hegoaldean dagoen Kujalleq izeneko udalerriko herri bat da. 2007ko azken erroldaren arabera 160 biztanle ditu. Herri honek toki turistikoak eskaintzen ditu, glaziarretara bidaiak beste batzuen artean. Herri honetatik gertu lehen norvegiar finkapenen hondakinak eta Amerikako lehen eliza kristauaren erreplika bat daude. Bere izenak groenlandieraz "Lautada handia" esan nahi du.
Datu klimatikoak (Narsarsuaq (1961-1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -2.6 | -2.1 | -1.0 | 3.7 | 8.9 | 12.4 | 14.3 | 13.2 | 9.0 | 3.8 | 0.4 | -2.1 | 14.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -11.1 | -10.5 | -9.5 | -4.4 | 1.4 | 4.5 | 6.4 | 5.5 | 2.0 | -2.9 | -6.9 | -10.1 | -11.1 |
Euria (mm) | 38 | 33 | 37 | 42 | 37 | 52 | 65 | 70 | 68 | 51 | 60 | 61 | 614 |
Iturria: Danish Meteorological Institute[1] |
Groenlandiako hiri nagusia izan zen Erik Gorriaren garaian, non Brattahlíð etxaldea gertu kokatua zegoen.
1942an AEBek Narsarsuaqen aire base bat eraiki zuten, Bluie West One izenekoa. Milaka hegazkinek erabili zuten base hau geltoki bezala Estatu Batuak eta Europa arteko euren ibilbidean. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren basea erabiltzen jarraitu zen aire birhornitzea garatu eta Thuleko aire basea eraiki zen arte. 1951n Groenlandiak eta Estatu Batuek basea elkarrekin administratuko zutela adostu zen. 1958an Estatu Batuek basea utzi zuten, baina hurrengo urtean berrireki zuen daniar gobernuak MS Hans Hedtodf izeneko belaontzia bere pasaiari guztiekin batera Uummannarsuaqetik hegoaldera hondoratu ondoren.
Herria udan Groenlandiako mendebaldeko kostaldea zeharkatzen duen Artic Umiaq Line delakoaren portu bat da. Narsarsuaqeko aireportuak Groenlandia hegomendebaldeko aireporturik garrantzitsuena bezala funtzionatzen du, nazioarteko hegaldiekin Islandia eta Danimarkatik, Air Greenlandek kudeatutako hegaldi nazionalez gain. Atlantiko Ozeanoa zeharkatzen duten hegazkin txikiek Narsarsuaqen eta Bigarren Mundu Gerrako beste aerodromo batzuetan geldialdiak egiten dituzte, Kanadako Goose Bay eta Islandiako hiriburua den Reyjaviken kasu.