Nathalie Tauziat | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bangi, 1967ko urriaren 17a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Angelu |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 606–365 |
Binaka i/g | 525–326 |
Rankinga | 3 tennis doubles (en) ![]() 3 tennis singles (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 63 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nathalie Tauziat (okzitaniera arautuan Tausiat),[1] 1967ko urriaren 17an Bangin (Afrika Erdiko Errepublika) jaioa, tenislari lapurtar profesionala izan da. Angelun (Lapurdi) bizi da, bertan Herriko Etxeko kontseilari izatera heldu delarik.[2] Ranking hoberena duen historiako euskal emakumezko tenislaria da eta betiereko euskal tenislaririk onenetakoa.
Bere karrera profesionala 1984ko WTA sasoiarekin hasi zen eta banakako frantses estatuko txapelduna bihurtu zen 1985ean.
Denbora luzez estatuko lehena izan zen eta erregulartasun handia zuela frogatu zuen: WTAn 1990etik 2001era ia etengabe munduko lehen hogeiren artean kokatuta egon zen.
1997an Davis Koparen parekoa den emakumezkoen Fed Cup edo Federazio Kopa Herbehereen kontra irabazi zuen Frantziako taldeko kidea izan zen; aipatu txapelketan Tauziatek zenbait markaren jabe da: sasoi kopurua (16), kanporaketak (40) eta partidak (52). Binakakoetan ere frantses estatuko onena da (20 partida irabaziak, 9 galduak).
Adinez nagusitzen hasi zenean lortu zituen arrakastarik handienak; Top Ten-en (munduko lehen hamar postuak) 30 urte bete eta gero sartu zen estrainekoz eta Grand Chelemeko bere final bakarra 1998ko uztailaren 11n jokatu zuen Wimbledongo txapelketan, non Jana Novotnák irabazi zion. 1925ean Suzanne Lenglenek lortu ostean estatuko lehen emakumea izan da final horretara pasatzen. 1998 urtea amaitu zenean miloi dolarreko irabaziak gainditu zituen eta horretan ere frantses estatuko lehen andrea izan zen. 1999an baino ez zuen lortu WTAko bi txapelketa irabaztea (Kremlin Cup Moskun eta Leipzigekoa Alemanian).
2000ko otsailean bere titulurik inportanteena lortu zuen Pariseko Open Gaz de France delakoan, finalean Serena Williamsi irmoki irabaziz. Zenbait aste beranduago, 30 urteak beteak zituela, munduko 3. postua lortu zuen eta horrela adin honekin sailkapen hori lortzen zuen andrazko jokalaririk zaharrena izatea erdietsi zuen.
2001ean Kimberly Porekin AEBetako Irekia edo US Open delako finalera pasatu zen.
Nathalie Tauziatek WTAko zirkuituan 33 titulu lortu ditu, horietako 25 binakakoetan. 2004an Jacques Chirac presidenteak estatuaren esker ona adierazteko balio duen Ohorezko Legioa izenekoaren zaldun bihurtu zuen, nazioarteko tenisari eginiko ekarpenengatik.
Olinpiar Jokoei dagokienez, hirutan hartu du parte: 1988, 1992 eta 1996an.
Hamahiru urte zituenetik 2003an erretiratu arte entrenatzaile berdinarekin egon izan da, Régis de Camaretekin hain zuzen. Sakea eta bolea ziren bere kolpe kuttunak.
2000an Les dessous du tennis féminin ("Andrazko tenisaren alde izkutua") liburua argitaratu zuen.[3] Bertan jokalari profesional baten bizitzaren egunerokoa kontatzen du eta emakumezko tenisean pairatzen den diruzalekeria ere salatzen du, baita glamourrak kirol-emaitza soilen aurrean neurriz kanpo jartzen ari dela adierazi ere.
Afrikan jaio bazen ere, Sant Tropetzen (Okzitania) bizi ostean Lapurdira bizi izatera etorri zen.
WTAn bere banakako lehen titulua Baionan lortu zuen 1990ean. 1991ean binakakoa ere irabazi zuen, Patricia Tarabini argentinarraren laguntzaz, Lapurdiko hiriburuko txapelketan.
Euskal Herritik hurbil, Cap Bertonen (Landak, Okzitania), tenis akademia bat sortu zuen 1994an.
Ramuntxo Palaurenarekin ezkonduta dago 2005eko uztailaren 16tik eta hiru alabaren ama da. Didier Deschamps futbolari-ohi eta entrenatzailearen lehengusina da. Angeluko Herriko Etxeko kontseilaria izan zen 2008 arteko auzapeza izan zen Robert Villenaveren zerrendan.
Postua | Urtea | Txapelketa | Azala | Finaleko aurkaria | Finaleko emaitza |
Finalista | 1998 | Wimbledongo txapelketa | Belarra | ![]() |
6–4, 7–6(2) |
Postua | Urtea | Txapelketa | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitza finalean |
Finalista | 2001 | AEBetako Irekia | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 5–7, 7–5 |
Postua | Urtea | Egoitza | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitzak finalean |
Finalista | 1997 | New York | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–7(5), 6–3, 6–2 |
Finalista | 1998 | New York | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–7(6), 7–5, 6–3 |
|
|
Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Aurkaria finalean | Emaitza finalean |
1. | 1990eko irailaren 24 | WTA, Baiona | Gogorra (indoor) | ![]() |
6–3, 7–6(8) |
2. | 1993ko azaroaren 1 | Bell Challenge, Quebec Hiria | Gogorra (indoor) | ![]() |
6–4, 6–1 |
3. | 1995eko ekainaren 19 | AEGON International, Eastbourne | Belarra | ![]() |
3–6, 6–0, 7–5 |
4. | 1997ko ekainaren 9 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | ![]() |
2–6, 6–2, 6–2 |
5. | 1999ko urriaren 18 | Kremlin Cup, Mosku | Moketa (indoor) | ![]() |
2–6, 6–4, 6–1 |
6. | 1999ko azaroaren 1 | WTA Leipzig | Moketa (indoor) | ![]() |
6–1, 6–3 |
7. | 2000ko otsailaren 7 | Open Gaz de France, Paris | Moketa (indoor) | ![]() |
7–5, 6–2 |
8. | 2001eko ekainaren 11 | Birmingham | Belarra | ![]() |
6–3, 7–5 |
|
|
Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitza finalean |
1. | 1987ko irailaren 28 | Clarins Open, Paris | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
1–6, 6–3, 6–3 |
2. | 1988ko maiatzaren 9 | Alemaniako Open, Berlin | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 4–6, 6–4 |
3. | 1988ko urriaren 17 | Zuricheko Opena | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 6–3 |
4. | 1989ko maiatzaren 1 | Betty Barclay Cup, Hamburgo | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
erretiratzea |
5. | 1990eko urriaren 22 | Brighton International | Moketa | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–4 |
6. | 1991eko irailaren 23 | WTA Baiona | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, erretiratua |
7. | 1993ko urtarrilaren 11 | Melbourneko Txapelketa | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
1–6, 6–3, 6–3 |
8. | 1994ko abuztua | LA Women's, Manhattan Beach | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 0–6, 6–1 |
9. | 1994ko urriaren 31 | Bell Challenge, Quebec Hiria | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–3 |
10. | 1995eko otsailaren 22 | Generali Ladies, Linz | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–2 |
11. | 1996ko irailaren 30 | WTA Leipzig | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–4 |
12. | 1996ko urriaren 21 | BGL Luxenburgoko Open | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
2–6, 6–4, 6–2 |
13. | 1997ko otsailaren 3 | Linz | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
4–6, 6–3, 6–1 |
14. | 1997ko azaroaren 3 | Ameritech Cup, Chicago | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 6–2 |
15. | 1998ko otsailaren 23 | Linz | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 3–6, 6–4 |
16. | 1998ko maiatzaren 18 | Estrasburgoko Nazioartekoak | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–3 |
17. | 1998ko abuztuaren 22 | Pilot Pen Tennis, New Haven | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–0 |
18. | 1999ko otsailaren 8 | ECM Open, Prostějov | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
3–6, 6–2, 6–1 |
19. | 1999ko maiatzaren 10 | Berlin | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 7–5 |
20. | 2000ko ekainaren 19 | International Women's Open, Eastbourne | Belarra | ![]() |
![]() ![]() |
2–6, 6–3, 7–6(3) |
21. | 2000ko abuztuaren 14 | Kanadako Mastersa, Montreal | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 3–6, 6–4 |
22. | 2000ko irailaren 25 | Luxenburgo | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 7–6(0) |
23. | 2001eko martxoaren 19 | Miamiko Mastersa, Key Biscayne | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–0, 6–4 |
24. | 2001eko abuztuaren 6 | Manhattan Beach | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 7–5 |
25. | 2001eko irailaren 24 | Leipzig | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–2 |
Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Aurkaria finalean | Emaitza finalean |
1. | 1988ko uztailaren 11 | Nizako Open | Lur harrotua | ![]() |
7–5, 6–4 |
2. | 1988ko abuztuaren 22 | WTA New Jersey, Mahwah | Gogorra | ![]() |
6–0, 6–1 |
3. | 1990eko otsailaren 5 | VS of Kansas, Wichita | Gogorra (indoor) | ![]() |
2–6, 7–5, 6–2 |
4. | 1991eko urriaren 7 | Zurich Open | Moketa (indoor) | ![]() |
6–4, 6–4 |
5. | 1992ko martxoaren 23 | Pilot Pen Tennis, San Antonio | Gogorra | ![]() |
6–2, 6–1 |
6. | 1992ko irailaren 28 | WTA Baiona | Gogorra (indoor) | ![]() |
6–7(4), 6–2, 6–3 |
7. | 1996ko ekainaren 10 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | ![]() |
2–6, 6–4, 6–4 |
8. | 1997ko urriaren 13 | Zürich | Moketa (indoor) | ![]() |
7–6(3), 7–5 |
9. | 1997ko azaroaren 3 | Ameritech Cup, Chicago | Moketa (indoor) | ![]() |
6–0, 7–5 |
10. | 1998ko ekainaren 22 | Wimbledongo txapelketa | Belarra | ![]() |
6–4, 7–6(2) |
11. | 1998ko azaroaren 2 | WTA Leipzig | Moketa (indoor) | ![]() |
6–3, 6–4 |
12. | 1999ko ekainaren 7 | Birmingham | Belarra | ![]() |
6–2, 3–6, 6–4 |
13. | 1999ko ekainaren 14 | International Women's, Eastbourne | Belarra | ![]() |
0–6, 7–5, 6–3 |
14. | 2001eko otsailaren 19 | Dubai Tennis Championships | Gogorra | ![]() |
6–4, 6–4 |
Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitza finalean |
1. | 1988ko uztailaren 11 | Nizako Open | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 4–6, 6–2 |
2. | 1988ko urriaren 24 | Brighton International | Moketa | ![]() |
![]() ![]() |
7–6(5), 2–6, 7–6(3) |
3. | 1989ko urriaren 16 | Zurich Open | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 3–6, 6–4 |
4. | 1990eko otsailaren 12 | Ameritech Cup, Chicago | Tapiza (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–7(9), 6–4, 6–3 |
5. | 1991eko apirilaren 22 | Bartzelona Kia | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–3 |
6. | 1991eko uztailaren 29 | San Diego Open | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 3–6, 6–2 |
7. | 1992ko apirilaren 20 | Bartzelona | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–1 |
8. | 1993ko azaroaren 1 | Bell Challenge, Quebec Hiria | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–4 |
9. | 1994ko apirilaren 18 | Bartzelona | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 6–4 |
10. | 1996ko otsailaren 12 | Open Gaz de France, Paris | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–3 |
11. | 1996ko martxoaren 4 | BNP Paribas Open, Indian Wells | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–4 |
12. | 1996ko ekainaren 10 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 3–6, 6–1 |
13. | 1996ko azaroaren 4 | Bank of the West Classic, Oakland | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–3 |
14. | 1997ko martxoaren 3 | Indian Wellseko Mastersa | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
7–5, 6–2 |
15. | 1997ko ekainaren 9 | Birmingham | Belarra | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 6–3 |
16. | 1997ko abuztuaren 18 | Pilot Pen Tennis, Atlanta | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–7(5), 6–3, 6–2 |
17. | 1997ko urriaren 20 | Quebec Hiria | Gogorra (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 5–7, 7–5 |
18. | 1997ko azaroaren 17 | WTA Tour Championships, New York | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–7(5), 6–3, 6–2 |
19. | 1998ko martxoaren 2 | Indian Wellseko Mastersa | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 2–6, 6–4 |
20. | 1998ko maiatzaren 11 | Alemania Open, Berlin | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 6–0 |
21. | 1998ko abuztuaren 3 | San Diego | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 6–1 |
22. | 1998ko azaroaren 16 | Chase Championships, New York | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–7(6), 7–5, 6–3 |
23. | 1999ko otsailaren 15 | Faber Grand Prix, Hannover | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
5–7, 6–2, 6–2 |
24. | 1999ko maiatzaren 3 | Erromako Mastersa | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 6–2 |
25. | 1999ko maiatzaren 17 | Estrasburgoko Nazioartekoak | Lur harrotua | ![]() |
![]() ![]() |
2–6, 7–6(6), 6–1 |
26. | 1999ko urriaren 11 | Zürich | Gogorra (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 6–2 |
27. | 2000ko urtarrilaren 31 | Toray Pan Pacific Open, Tokio | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–1 |
28. | 2000ko urriaren 16 | Generali Ladies Linz | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–4 |
29. | 2001eko otsailaren 5 | Paris | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
6–3, 7–5 |
30. | 2001eko otsailaren 12 | Nizako Mazioartekoak | Moketa (indoor) | ![]() |
![]() ![]() |
1–6, 6–2, 6–0 |
31. | 2001eko ekainaren 11 | Birmingham | Belarra | ![]() |
![]() ![]() |
6–1, 6–2 |
32. | 2001eko abuztuaren 27 | AEBetako Irekia, New York | Gogorra | ![]() |
![]() ![]() |
6–2, 5–7, 7–5 |
33. | 2002ko ekainaren 10 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | ![]() |
![]() ![]() |
6–4, 6–3 |
Txapelketa | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | Oro har SR | Oro har irabazi-galdu |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Australiako Open | EZ | EZ | EO | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ | 4R | 1R | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ | 2R | EZ | 0 / 3 | 4-3 |
Frantziako Open | 1R | 3R | 2R | 4R | 4R | 1R | 4R | QF | 4R | 3R | 2R | 3R | 2R | 3R | 1R | 2R | 3R | 1R | 0 / 18 | 30-18 |
Wimbledongo txapelketa | EZ | EZ | 2R | 2R | 2R | 1R | 4R | 4R | QF | 4R | 3R | 3R | 3R | QF | F | QF | 1R | QF | 0 / 16 | 40-16 |
AEBetako Irekia | EZ | EZ | 1R | 2R | 2R | 3R | 4R | 1R | 2R | 4R | 2R | 3R | 2R | 1R | 4R | 3R | QF | 4R | 0 / 16 | 27-16 |
SR | 0 / 1 | 0 / 1 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 4 | 0 / 4 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 4 | 0 / 1 | 0 / 53 | 101-53 |
EO = txapelketa ez ospatua. EZ = ez zuen parte hartu. SR = Grand Slam-ean irabazitako txapelketen eta parte hartu zuen txapelketa-kopuruaren arteko ratioa. R = zenbatgarren round edo kanporaketatara heldu. QF = final laurdenak F = finala