Agaricus impudicus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus impudicus Pilát, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Psalliota impudica | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus impudicus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Hanka bota egin behar da, murtxikatzeko zaila, ahosabaian latza eta usain desatseginekoa delako. Haragia jangarria da, baina bigarren mailakoa Agaricus perretxikoen artean.
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran erdi-esferikoa, gero ganbila; kolore arreko azala, ezkata zentrokide samarretan apurtzen dena, diskoan izan ezik; ertzak errezelaren hondakinak izan ditzake.
Orriak: Estu, hasieran arrosa zurbil kolorekoak, azkenean arre-beltzaxkak. Ertz esterila eta zurixka.
Hanka: Liraina, zurixka, eraztun zabal batekin; oinarri erraboilduna, sarritan sustrai antzekoak ditu, nabariagoak edo ez hain agerikoak.
Haragia: Zuria, apur bat arrosa besterik ez oinean.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Erdipurdiko jangarritzat jotzen den espeziea da.[3]
Agaricus sylvaticus delakoarekin, honen haragiak, ebakitzean lehenik gorri-laranja kolorea hartzen du, eta berehala gorri-odol kolorekoa.
Udan eta udazkenean, konifera basoetan. Ohikoa.
Mexiko, Txile, Europa, Kanariak, Australia, Zeelanda Berria.[4]