Agaricus langei | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus langei F.H.Møller, 1952 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Psalliota langei | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus langei Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Itxura odoltsua izan arren, edozein basa txanpiñoi bezala prestatzen da.
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, kolorea marroi-horixka zikina du, hondo argiagoaren gainean. Erdi-esferikoa, gero ganbila, erdian zapal samarra, azkenik zabaldua. Azala bereiz daiteke, lodia, zaila, lehorra eta zuntzezko ezkatak dituena.
Orriak: Libreak, estu, desberdinak, meheak eta sabelarekin erdian. Hasieran kolore arrosa ederra dute, azkenik marroi-txokolate kolore iluna hartzen dute.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zurixka-arrosa, 8 - 12 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz sendotuaz, gorritu egiten da zapaltzean. Eraztun zuria, iraunkorra, zabala, mehea eta mintzezkoa.
Haragia: Trinkoa, zuria, gorri-karmin bizi kolorea hartzen du aireak ukitzean. Zapore gozokoa eta usain ahulekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Langei epitetoa Jakob Emanuel Lange (1864-1941) daniar mikologoaren omenez da.
Kalitate oneko jangarria. Bere itxura odoltsuagatik susmagarritzat hartu izan da arrazoirik gabe.[3]
Agaricus haemorrhoidarius delakoarekin, honek hostozabaletan irteten du. Agaricus sylvaticus espeziarekin ere bai, honek hasieran gorri-laranja koloreko haragia du, gero gorri-odol kolorekoa eta normalean pinudietan ateratzen da. Biak jateko onak.[4]
Abuztutik azarora bitartean, batez ere koniferetan ateratzen da.[5]
Kanada, Europa, Errusia, Iran, India, Australia.[6]