Agaricus pilatianus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus pilatianus Bohus, 1974 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus xanthodermus var. pilatianus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus pilatianus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Xanthoderma sekziokoa da, toxikoa, fenol usain handia du.
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbila, kolore oso aldakorrekoa, normalean arrexka edo marroi-grisaxka, hondo zurixkaren gainean, ezkatatsu fibrilosoa edo garbi ezkataduna, igurtziz gero horitu egiten da. Ertz makurra eta soberakinarekin.
Orriak: Libreak, hasieran ia zuriak, gero arrosak ertz antzu eta zuriarekin, azkenik marroi-txokolate kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindriko samarra, eta pixka bat mehetua oinarrirantz, nahiko sendoa, zurixka, ukitzean oinarrian hori-kromo kolorez zikintzen da, eraztun oso bereizgarria, egitura bikoitza, goian eta iraunkorra.[2]
Haragia: Zuria, oinaren oinarrian, gogor zikintzen da horiz. Fenolaren antzeko usaina
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Toxikoa, xanthoderma taldeko guztiak bezala.
Arretaz erreparatzen badiogu eraztunari eta hareazko habitatari, xanthoderma taldeko beste espezie batzuetatik bereiz dezakegu.
Udazkeneko espeziea, baina batzuetan udaberrian ager daitekeena, lorategi eta parkeetako lur hareatsuetan.[3]
Europa.[4]