Agaricus urinascens | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus urinascens Singer, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Psalliota urinascens | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus urinascens Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jangarri ona, ale gazteak hobeak, prestaketa anitzak. Tamaina izugarriak har ditzake, eta itxura trinkoa, eraztun sendoa eta oin motza ditu.
Sinonimoak: Agaricus macrosporus, Psalliota bernardii, Agaricus albertii, Agaricus stramineosquamulosus.
Kapela: Globo itxurakoa, 8 eta 15 cm arteko diametrokoa bola egoeran, gero ganbila eta amaieran zabaldua, egoera honetan 40 cm-ko diametrora irits daiteke. Zuri distiratsua, horiz zikintzen da ukitzean. Eguraldi lehorrean, azala ezkata handietan zatitzen da, okre samarreko kolorea hartuz.
Orriak: Estu, zurixkak luzaroan, gero arrosak, marroi ilunak edo beltzak.
Hanka: Lodia, 3 - 10 x 2,5 - 3,5 cm-koa, zuria, ezkataduna, fusiformea edo sustraia bezalakoa du, batzuetan barrua hutsik, eraztuna zuria, mehea, kanpotik koskaduna.
Haragia: Lodia eta irmoa, zuria, oinean ebakitzean zerbait gorritu egiten da. Anis usain iheskorrekoa, azala igurtztean, almendra mingotsen usain garbia dario.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Macrosporus epitetoa latinetik dator, handia esan nahi duen "makros" hitzetik eta "spora" hitzetik, hazia esan nahi du. Bere espora handiengatik.
Jangarri ona.[3]
Agaricus arvensis delakoarekin nahas daiteke, garai berean eta leku berdinetan ateratzen da, baina hau txikiagoa da eta kapela leuna du, ez da gorritzen eta mikroskopikoki oso desberdina da.[4]
Udaberrian agertzen da, baita udazkenean ere, 500 eta 1000 metro arteko altueran, larreetan, batzuetan zirkulu handiak osatuz.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[6]