Ahuntz-apoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Albatrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Scutiger | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Scutiger pes-caprae Bondartsev & Singer, 1941
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Polyporus pes-caprae | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ahuntz-apoa (Scutiger pes-caprae) Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri bikaina, entsaladan gordinik jan daitekeena, baina azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio, patata bat balitz bezala zurituz.
Sinonimoak: Boletus scobinaceus, Scutiger badius, Polyporus scobinaceus, Boletus pes-caprae, Polyporus tuber, Boletus laxiporus, Polyporus pauletii, Polyporus asprellus, Merisma pauletii, Polyporus pes-caprae var. scobinaceus, Caloporus scobinaceus var. asprellus, Cladomeris pauletii, Caloporus scobinaceus, Cerioporus scobinaceus, Cerioporus inflexus, Polyporus inflexus, Polyporus saxatilis, Polyporus retipes, Scutiger retipes, Fomes oregonensis, Scutiger oregonensis, Polyporus oregonensis, Caloporus pes-caprae, Albatrellus pes-caprae, Albatrellopsis pes-caprae.
Kapela: 7 eta 15 cm. arteko diametro erdizirkularra edo giltzurrun formakoa, ganbila, ertza biribilkatua gaztetan, gero uhindua eta irregularra; marroi gorrixka, marroi-horixka, zahartzean beltz arrea. Azal lehorra, ezkataduna eta arrakalatua.
Tutuak: Motzak, dekurrenteak, zuriak edo horiz zikinduak, haragitik bereizi ezinak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Handiak, angelutsuak, hexagonalak, zuriak, azkenean horixkak.
Hanka: Laburra, 3 eta 6 cm. arteko luzera eta 2 eta 4 cm. arteko lodiera. Deformatua, eszentrikoa edo alboan, betea, gogorra, oinarrian loditua; zurixka edo hori-zikina poroen aldetik, marroi-oliba kapelaren luzapenean.
Haragia: Lodia, zurixka edo horixka, hauskorra, urraren zaporekoa, usain ahula, baina atsegina.[2]
Etimologia: Albatrellus hitza, onddo honen izen generiko italiar albatrello-tik dator (alberello). Pes-caprae epitetoa berriz latinetik dator, ahutz-oina. Bere formagatik.
Bikaina jateko, entsaladan gordinik jan daitekeena, baina azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio, patata bat balitz bezala zurituz.[3]
Polyporaceae hau lurrean ateratzen da eta ez egurrean; oso erraza da ezagutzea. Polyporus jangarri bakarrenetakoa da. Bere izena oin eszentrikotik eta bere kapelatik dator, ahuntz apatxaren itxura bitxia hartzen duelako. Lehen begiratuan, kapelaren goiko alde ezkatadunak Hydnum badium batean pentsarazten du; hala ere, orratzen ordez poroen presentziak Polyporus gisa identifikatzen du.[4]
Udan eta udazkenaren hasieran, pagopean, baina baita konifera-basoetan ere. Ez da oso ohikoa.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.[6]
Aranzadi Elkartearen arabera, Ahuntz-apoa desagertzeko arriskuan dauden onddoen Euskal Herriako-Kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[7] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.