Amanita curtipes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita curtipes E.-J.Gilbert, 1941 |
Amanita curtipes Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina Amanita ponderosa perretxikoak baino kalitate gastronomiko baxuagoa du.
Sinonimoak: Amidella curtipes, Amanita baccata , Amanita baccata f. minor.
Kapela: Gehienez 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa ale garatuetan, hasieran erdiesferikoa, hazkuntzaren zati handi batean ganbila, gero zabaldu egiten da eta ale batzuk apur bat deprimitu daitezke. Bere gainazala zuria edo krema-arrosa kolorekoa da, nahiz eta zahartzean tonu okre antzekoak har ditzakeen, leuna, eta sarritan errezelaren aztarnak izaten ditu, kolore bereko plaka irregularrak. Ertza, oro har, soberakinekin eta nahikoa erregularra, leuna edo pixka bat ildaskatua.
Orriak: Libreak, estu samar, zuriak edo pixka bat krema kolorekoak zahartzean, eta zenbait aletan arrosa koloreko ñabardurak izan ditzake, zabalak, oro har, tartekatutako orritxorik ez du.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Gehienetan motza, nahiz eta substratuaren arabera alda daitekeen. Gaztetan zuria, baina okre antzekoa zahartzaroan, zilindrikoa eta leuna edo apur bat fibrilosoa. Eraztuna oso iragankorra da eta ale gazteetan bakarrik ikus daiteke; normalean eraztuna ez da ikusten biltzean. Mintzezko bolba eta zabalik, zaku forma izan gabe, zuria, nahiz eta lurra itsatsita duelako okrea dirudien arren, batzuetan puntan amaitzen da.
Haragia: Lodia eta trinkoa, zuria, ebakitzean tonu arrosa-haragi kolorekoak hartzen ditu, eta denborarekin ilunagoa edo zikin kolorekoa bihurtzen da. Usain fungiko leuna eta zapore atsegina du.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Curtipes epitetoa latinetik dator, laburra esan nahi duen “curtus” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pes” hitzetik. Normalean hanka laburra izaten duelako.
Jangarria, baina gutxi biltzen da.[3]
Amanita ponderosa delakoak antz nabarmena du, hau handiagoa eta gastronomikoki estimatuagoa da, lur usain nabarmenagoa du. Arriskutsuagoa da Amanita verna hilgarriarekin nahastea, honek aldatzen ez den haragi zuria du, ia usain gabea eta bolba zaku forman du. Amanita valens beste espezie bat bezala jotzen dute batzuk, baina hanka luzeagoa duen aldaera bat izan daiteke.[4]
Udazkenean agertzen da eta zenbait gunetan udaberrira arte iraun dezake eguraldi baldintzen arabera. Pinudi hareatsuetan, artadietan eta estrepadun artelatzen azpian. Nahiko lokalizatua eta oso hedatua ez dagoen espeziea da, hala ere hazten den lekuetan ugaria da.[5]
Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Grezia, Ameriketako Estatu Batuak.[6]