Amanita excelsa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita excelsa Bertill., 1866 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus excelsus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Amanita excelsa Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Amanita valida, Amanita spissa var. excelsa, Amanita spissa var. valida.
Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, hasieran ganbila, gero zabaldua forma erregularrarekin, arre-horixka kolorekoa, leuna, likatsu samarra, errezel zuriaren hondarrekin, nahiko bananduak, ez oso iraunkorrak.
Orriak: Ez oso estu, orritxo ugarirekin, zabalak, libreak, zuriak arrexkarako joerarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, betea, gero barrubetea eta barnehutsa, zuria, ezkata zurixka batzuekin apaindua.
Haragia: Zuria arrexkarako joerarekin. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
Zalantzazkoa. Ziurrenik jangarria, spissa taldeko Amanita guztiak bezala.[3]
Oso aldakorra den Amanita spissa taldean dago, autore batzuek spissa-tik bereizi egiten dute eta beste batzuentzat espezie bereko bi forma dira.
Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, izei gorrietan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Hegoafrika, Zeelanda Berria.[4]