Amanita muscaria var. formosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita muscaria |
Barietatea | Amanita muscaria var. formosa Pers., 1800 |
Amanita muscaria var. formosa Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua, sindrome muskarinikoa.[2]
Sinonimoak: Amanita formosa, Amanita muscaria var. guessowii (Iparramerika), Amanita muscaria f. formosa, Agaricus muscarius var. formosus, Amanita muscaria var. americana.
Kapela: 8 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurako-ganbiletik laura, ertza ildaskatua. Kapelaren azala gorrixka, euriarekin edo zahartzean gorri-laranja kolorera edo hori-laranjara zurbiltzen da. Garatxo horiak (hori-limoi koloreko errezel orokorraren aztarnak).
Orriak: Zurixkak, libreak, estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Erdian eta zuria, erraboilaren gaineko oinarria maluta horiekin, bolba zuri-hori kolorekoa, pikortsua, hainbat banda erdaindu eta osatugabeetara murriztua. Eraztun apikala, zuri-horixka, eta bertatik zintzilik dauden maluta horiekin. Espora-jalkina zuria.[3]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
Toxikoa.[4]
Taxoi nominalak (muscaria), kapelaren azala gorri-laranja kolorekoa du, garatxo zuriak (apur bat horixkak bakarrik). Adivina aldaerak kapelaren azala horia. Amanita caesarea bikainak, urre koloreko kapela, orriak eta hanka horiak. Amanita crocea-k ez du eraztunik. Russulak, oin pikortsua ez dute,eta ez eraztunik ez bolbarik.[5]
Udazkenean eta neguaren hasieran. Arteen artelatzen, koniferoen … azpian, lur azidoetan (basikoetan ez).
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Europa, Hegoafrika.[6]