Amanita porphyria

Amanita porphyria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita porphyria
Alb. eta Schwein., 1805
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Amanita porphyria Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapela: Tamaina onekoa da, 10 cm-ko diametroa izan dezake, globo forma hartzen du lehenengo etapan, eta lau-ganbila edo ia laua geratzen da garapena amaitzean. Marroi-lur koloretik arre-purpura doan kolorekoa, nahiko uniformea gainazal osoan, erradialki fibrilosoa eta errezelaren hondarrekin oso gutxitan, normalean horiek gabe aurkitzen da, nahiz eta agertzen badira gris kolorekoak izan. Ertza ez du ildaskatua eta nahiko erregularra da.

Orriak: Nahikoa estu, zurixkak, libreak, zahartzean pixka bat grisaxkak bihurtzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Erdian eta zilindrikoa, normalean luzanga eta oinarrian bolbarekin. Zuria da, baina marroi koloreko ezkatak izan ditzake, ñabardura grisekin edo purpura kolorekoekin. Bolba hauskorra edo erdaindua du, ez oso handia, baita zuri-grisaxka koloreko eraztun ildaskatu eta mintzezkoa ere, denborarekin adpreso geratzeko joera duena.

Haragia: Trinkoa, purpura edo lila kolorekoa kapelaren azalaren azpian,gainerakoan zuria, patataren usain nabarmenarekin eta errefauaren zapore pixka batekin.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Porphyria terminoa grekotik dator purpura, esan nahi duen, "porphyros" hitzetik. Kapelak dituen tonalitate moreengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdikoa, Amanita citrina bezala, baina Amanita phalloides delakoarekin nahasteko zailagoa, kapelaren kolore desberdinagatik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztunaren presentziak, kapelaren ertza ildaskatu gabeak eta itxura nabarmenak bereizten dute Amanitopsis azpigeneroko espezieetatik, morfologikoki Amanita citrina-rekin lotuta dago, baina ezinda nahastu, koloreak erabat desberdinak direlako. Ez nahastu Amanita pantherina toxikoarekin, kapela ildaskatua eta errezel-hondar zuriak dituena, oin zuria burleteekin eta patata usainik ez duena.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkena izaten da sarrien agertzen den garaia. Espezie honek lurzoru azidoak nahiago. ditu, baina ez baso mota jakin bat. Guretzat ez da oso ohikoa, ezta ugaria ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Kaukasia, Himalaiako eremua, Errusia, Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 298 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 123 or. ISBN Ediciones Omega, S. A. Barcelona, orria . ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Amanita porphyria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]