Arakil | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Arakilgo Zuhatzu herria. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Arakil | ||
Alkatea | Oihana Olaberria Jaka (EHBildu) | ||
Posta kodea | 31849 | ||
INE kodea | 31025 | ||
Herritarra | arakildar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°54′45″N 1°51′54″W / 42.9125°N 1.865°W | ||
Azalera | 52,4 km² | ||
Garaiera | 464 metro | ||
Distantzia | 26 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 987 (2023: 20) | ||
Dentsitatea | 18,36 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 24,61 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 63,83 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 82,5 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,55 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 23,30 (2018: %3,93) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.arakil.eus |
Arakil[4] ([aɾakil]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa. 2020. urtean 962 biztanle zituen.
Iruñeko merindadekoa da, eta Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 26 kilometro mendebaldera dago. NA-2410 errepideak herria zeharkatzen du, eta A-10 autobidea herriaren hegoaldetik igarotzen da.
Jatorrizko baso eta landaredi ugaria kontserbatzen da oraindik ere, haritz eta arteak haranean, eta pagadiak gunerik menditsuenetan. Horrez gain, birlandaturiko Austriako larizio pinuak eta Ameriketako ipar haritzak daude.
Udalerriko klima, klima ozeaniko eta azpimediterraneoaren arteko nahastea da. Euriak urte osoan zehar ugariak diren arren, uda garaia, hilabete lehor bat izaten da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradukoa, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 artekoak dira, altuera eta kokagunearen arabera. Hegoaldeko gune menditsuan egun euritsuak ugariagoak dira.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Arakilek mugakide ditu Larraun, Uharte Arakil, Imotz eta Irurtzun iparraldean, Irañeta mendebaldean, Irurtzun eta Itza ekialdean, eta Ollaran hegoaldean.
Arakil udalerria egun ezagutzen dugun bezala 1857ko erroldarako agertzen zaigu; lehenago hainbeste herrik berezko udalerria izan zuten eta urte horretarako batu egin ziren: Aizkorbe, Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Ihabar, Irurtzun (1991n berriro bereizi zena), Izurdiaga, Murgindueta, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu. Hiriberri eta Itsasperri ere badaude udalerri honetan.
Beste herri batzuek udalerritik kanpo egin zuten: Arruazu (XVI. mendean), Uharte Arakil (1354an) eta Irañeta (1737an).
Lehen Arakil udalerriak herri gehiago zituen, baina denboraren poderioz hustu egin ziren: Arraitzaga, Blastegi (edo Blastegigaitz), Berama (eliz zergak biltzeko etxea zen hau), Garriz eta Latorlegi besteak beste.
Arakilgo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 56 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,17a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
2011ko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independenteak eskuratu zituen boto gehien eta lau zinegotzi. Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi erdietsi zituen.
2015eko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independenteak emaitzak hobetu zituen eta bost zinegotzi (aurrekoetan baino bat gehiago) lortu zituen. Bildu koalizioaren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk berriz, bi zinegotzi eskuratu zituen. Emaitzen ondorioz, Gregorio Santesteban Nuñez hautatu zuten alkate.
2019ko udal hauteskundeetan EHBilduk aurkeztu zuen hautagai-zerrenda bakarra.
Arakilgo udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Arakilgo Talde Independientea | 5 / 7 |
4 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu | 2 / 7 |
3 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean |
Arakilgo Talde Independentea herri ekimeneko Javier Lazkotz Olaetxea hautatu zuten alkate 2007ko udal hauteskundeetan. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien % 2,79) eta boto zuriak hemeretzi (botoen % 3,64). Abstentzioa % 31,85ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Arakilgo Talde Independentea | 327 | 5 |
Eusko Abertzale Ekintza | 176 | 2 |
2007-2011 | Javier Lazkotz Olaetxea | Arakilgo Talde Independentea |
2011-2015 | Ruben Goñi Urrotz | Arakilgo Talde Independentea |
2015-2019 | Gregorio Santesteban Nuñez | Arakilgo Talde Independentea |
2019- | Oihana Olaberria Jaka | EHBildu |
Arakilgo herrietako ordezkarien lehen bilerak Egiarretan dagoen Itxasperriko Santiago baseliza erromanikoaren ondoan egiten ziren XIII. mendearen inguruan.
Arakilgo euskara[5] Erdiguneko Nafarreraren[6] azpieuskalkian kokatzen da, Arakilgo euskara[7] deritzo zehazki. Gaur egun arakildarren %20 inguru euskalduna da. Arakil udalerriko azken euskaldun zaharra, Urritzola herriko Ignazio Etxarren, 2017an hil zen[8].
Arakil Sakanako Mankomunitateko, Aralarko Elkarteko eta Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokiak dauzka udalerriko Ihabar, Etxarren eta Hiriberri kontzejuetan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Arakil | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Egiarreta · Ekai · Errotz · Etxarren · Etxeberri · Hiriberri · Ihabar · Izurdiaga · Satrustegi · Urritzola · Zuhatzu |