Arbiki argia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hymenogastraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hebeloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hebeloma crustuliniforme Quél., 1872 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus crustuliniformis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Arbiki argia (Hebeloma crustuliniforme) Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan daiteke, eta arazo gastrointestinal larriak eragin ditzake.
Sinonimoak: Agaricus ossa, Agaricus circinans, Hypophyllum raphanoides, Agaricus fastibilis, Hebeloma crustuliniforme, Hylophila crustuliniformis, Derminus crustuliniformis, Hebelomatis crustuliniforme.
Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa. Mamitsua, ganbila, pixka bat likatsua eguraldi hezean. Zuri-larru kolorekoa edo marroi-gorrixka, ilunagoa erdian.
Orriak: Estu, itsatsiak, perretxikoa oso gaztea denean, sarritan ur tantatxoekin bezala. Okre zurbiletik arre-lur kolorera pasatzen dira eta, azkenik, arre-sepia kolorea hartzen dute.
Hanka: Zuria, zilindrikoa edo erraboildun samarra, betea, trinkoa, goiko aldean pikor txikiak ditu. 5 - 10 x 1 - 2 cm-koa.
Haragia: Zurixka, trinkoa, hezea, errefrau-usain handikoa eta zapore mingotsekoa.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Krustuliniforme epitetoa latinetik dator, gailetatxoa esan nahi duen "crustulum" hitzetik.
Baztertu beharreko espezie bat da, nahasmendu gastrointestinalak eragin ditzakeelako.[3]
Hebeloma sinapizans delakoarekin nahas daiteke, antz handia du, baina ebaki bertikal bat ematen diogunean, mihi moduko bat ikusten dugu oinaren goialdean, Hebeloma crustuliniforme espezieak ez duena. Hebeloma sacchariolens berriz txikia da eta azukre errearen usaina du. Hebeloma hiemale espeziea, Hebeloma crustiliniforme baino txikiagoa eta zurbilagoa da. Hebeloma longicaudum eta elatum, oin luzekoak dira.[4]
Udazkenean oso ohikoa da, ale ugariko taldetan, koniferen eta hostoerorkorren basoetan.[5]
Europa, Ipar Amerika, Txile, Argentina, Kanariak, Islandia, Svalbard, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua. Sartua Australian, Zeelanda Berrian, Hegoafrikan.[6]