Arbiki falkaduna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hymenogastraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hebeloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hebeloma sinapizans Gillet, 1878 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hypophyllum sinapizans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Arbiki falkaduna (Hebeloma sinapizans) Hymenogastraceae familia onddo espezie bat da.[1] Urdail-esteetako arazoak sor ditzake, hala ere, oraindik gutxi aztertu da alderdi hori. Ezaugarri bereizgarri bitxia: mingain mamitsu bat du, oina ebakitzean, goiko aldean agertzen dena, kapelaren erdiko haragirik abiatuta.
Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, mamitsua, lodia, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, kamutsa edo titi apur batekin, ertza hasieran pixka bat kurbatua, askotan, azkenean, izurtua izaten du. Kolorea hasieran krema edo krema-arrosakara da, erdian arre-arrosakara edo arre-gorrixkaz koloreztatua. Azala likatsu samarra da, garbia, baita ertzean ere.
Orriak: Nahiko estu, desberdinak, estuak, eskotatuak, ia libreak, argiak, gero arre-buztin zikin kolorekoak, ertza zertxobait zurbilagoa eta pruinaduna, baina inoiz ez ur tantekin.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Gortinarik gabe, kapelaren kolorekoa edo pixka bat argixeagoa, esporen koloreko metxa batzuk izaten ditu itsatsita. 6 - 15 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa. Luzetara ebakitzean leize-zulo antzeko bat ikusten da, eta goialdetik mihi triangeluar antzeko bat zintzilik egoten da.
Haragia: Zurixka, lodia, errefauaren usain sendoarekin, zapore mikatza eta desatsegina du.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Sinapizans epitetoa berriz latinetik dator, ziape esan nahi duen "sinapis" hitzetik. Bere koloreagatik.
Gastroenteritisa eragin dezake.[3]
Hebeloma crustuliniforme, oso antzekoa da. Hebeloma hiemale berriz, espezie berantiarra da, kolore zurbilekoa, eta errefauaren usain arinekoa. Hebeloma longicaudum eta Hebeloma elatum koniferoen basoetan ateratzen dira eta hanka luzeko espezieak dira; usaina ia nulua da lehenengo kasuan eta errefauarena bigarrenean.[4]
Oso ohikoa udan eta udazkenean, hostogalkorren eta koniferoen basoetan.[5]
Europa, Kanada, Alaska, Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia eta Groenlandia.[6]