Armillaria gallica | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Physalacriaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Armillaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Armillaria gallica H. Marxmüller & H. Romagnesi, 1987
| |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Armillaria gallica fruituen gorputza | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Armillaria gallica Physalacriaceae familiako ezti-onddoen espezie bat da.[1][2] Oina baztertu eta denbora luzez egosi behar da, bestela oso mingotsa da eta intolerantzia sindromea sortzen du normalean. Gordinik hasieran gozoa eta atsegina dirudi, baina laster erreakzio kimikoa egiten du listuarekin eta mingotsa eta desatsegina bihurtzen da.
Sinonimoak: Armillaria bulbosa, Armillaria inflata, Armillaria lutea, Armillaria mellea var. bulbosa
Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa, ganbila, gero laua; ertza mehea, inkurbatutik lau-dekurbatura. Kapelaren azala lehorra, matea, ezkata arre eta iheskorrez estalia, erdian trinkoagoak, marroi-okre kolorekoa, erdialdean ilunagoa.
Orriak: Ugari, estu, desberdinak, zuritik kremara doan kolorekoak, helduaroan orbanekin.
Hanka: Sendoa, zilindrikoa, erraboilarekin, oinarrira iluntzen diren tonu marroi-gorriekin eta hori-berdexka koloreko pruinarekin erraboilean. Eraztuna goian, kotoi-itxurakoa, zurixka, kanpotik horixka, heltzen denean oso txikia eta trinkoa.
Haragia: Gogorra, zurixka.[3]
Etimologia: Armillaria terminoa latinetik dator “arkulla” hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik. Gallica epitetoa, Galiakoa esan nahi duen “Gallica” hitzetik
Gaztetan jangarria da, mingostasuna ekiditeko egositako ura botatzea komeni da. Gordinik digestio-arazoak sor ditzake.[4]
Armillaria gallica espeziea Armillaria mellea delakoaren oso antzekoa da, Ez da nahastu behar beste Armillaria batzuekin ere: obscura, ostoyae eta polymyces espeziekin.[5]
Udan eta udazkenean. Basogintzan kaltegarria da, zuhaitzari sustraietatik erasotzen diolako, baina ekologoek basoa birsortzeko baliabidetzat hartzen dute. Hostogalkorren basoetan, haritzetan batez ere. Lurrean edo baso soilguneetan ateratzen dela ematen duen arren, enborren sustraietan edo oinarrietan hazten da.
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Europa, Errusia, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Alaska.[6]