Armillaria ostoyae | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Physalacriaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Armillaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Armillaria ostoyae Herink, 1973 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Armillariella ostoyae | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Armillaria ostoyae Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bota oina eta kendu egositako ura. Gordinik edo gutxi eginda, sindrome toxikoak eragin ditzake, beraz ez da gomendatzen biltzea, nolanahi ere, hornigai edo gisatuetarako baino ez da baliozkotzat jotzen.
Sinonimoak: Armillaria laricina, Armillariella polymyces.
Kapela: 10 cm artekoa, ganbila, titi apur batekin, ertza biribildua, apendikulatua eta zahartzean apur bat ildaskatua, azala bereizgarria, ezkata piramidal tente eta iraunkorrez estalia, arre kolorekoa edo arre gorrixka, erdian ilunagoa.
Orriak: Estu, desberdinak, Itsatsi-dekurrenteak, zuriak, arre-gorrixkaz zikintzen dira. Ertza osorik eta espora-jalkina zuria.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 12 x 2 cm-koa zilindrikoa, pixka bat klabiformea, kotoi-itxurako gainazal zuriarekin, ezkata arreekin. Eraztuna kotoikara eta mintzezko artekoa, azpi aldea ezkata arreekin.
Haragia: Ez oso lodia, zuria, gorrixka samarra, usain fungikoa du eta zapore gozoa, narritagarria luzaro murtxikatu ondoren.[2]
Etimologia: Armillaria terminoa latinetik dator "arkulla" hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik.
Armillaria generoko espezien jangarritasuna oso polemikoa izan da, intoxikazio eta intolerantzia kasuak ezagutzen direlako. Duela gutxi egindako ikerketen arabera, badirudi intoxikazioak eragiten dituzten espezieak hostozabalen enborretan hazten direnak direla, eta koniferoen enborretan bildutakoak arriskurik gabe jan daitezkeela.[3]
Armillaria mellea delakoarekin nahas daiteke.[4]
Udazkenean. Koniferoen adarretan eta motzondoetan, ale gutxiko talde sortakatuetan. Batzuetan hostogalkorretan ere bai.
Ipar Amerika, Europa, Koreako penintsula, Japonia, Txina, Azoreak, Ruanda, Gabon.[5]