Arrhenia spathulata | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Arrhenia |
Espeziea | Arrhenia spathulata Redhead, 1984 |
Basionimoa | Cantharellus spathulatus |
Arrhenia spathulata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus foliolum, Agaricus muscigenus, Helvella dimidiata, Merulius dimidiatus, Merulius muscigenus, Helvella verticalis, Peziza inaequilatera, Merulius retirugus, Cantharellus muscigenus, Corniola muscigena, Cyphella muscicola var. ß inaequilatera, Merulius serotinus, Leptoglossum muscigenum, Dictyolus muscigenus, Dictyolus spathulatus, Merulius spathulatus, Leptoglossum spathulatum, Leptotus muscigenus, Leptotus queletii, Leptoglossum queletii, Arrhenia muscigena.
Kapela: 0,5 eta 2 cm bitartekoa, espatula, maskor edo haizemailearen forman, inbutu itxuran, ertza lobulatua edo izurtua. Azala belus fin batekin, arre kolorekoa hezetasunarekin eta argiagoa lehorrarekin.
Orriak: Oso zaintsuak, zimur errudimentarioekin, dekurrenteak eta kapelaren kolore berekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Oso laburra, alboan edo eszentriko, konikoa, tomentuduna, sustrai antzekoekin, zurbil kolorekoa.
Haragia: Hutsala, usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Arrhemia terminoa, Johan Peter Arrhnius-i eskainia dago.
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Arrhenia lobata delakoarekin nahas daiteke, honek kapela gelatinakara du, eta hezeguneetan edo goi-mendiko zohikaztegietan hazten da.[4]
Udazkenean. Txikia denez, ez da ikusten, baina nahiko arrunta da penintsula osoan (artadi mediterraneoa). Goroldioaren freskotasunean, leku hezeetan (parkeak, lorategiak, bide ertzak sastrakadien soilguneetan). Batzuetan egur hondarretan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Uzbekistan.[6]