Astaputz berunkara | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Bovista |
Espeziea | Bovista plumbea Pers., 1795 |
Basionimoa | astaputz berunkara |
Astaputz berunkara edo otsoputz txikia (Bovista plumbea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan bakarrik kontsumi daiteke, gleba zuria denean, nahiz eta kalitate kaskarrekoa, oretsua, eta mingotsa izan. Arrautza-irinetan pasatuta edo bir-ineztatua, baita zuzenean frijituta ere. Kontuz ibili behar da ez apurtzeko, gleba erraz desegiten baita.
Sinonimoak: Lycoperdon ardosiaceum, Lycogala plumbea, Globaria plumbea, Bovista plumbea var. brevicauda.
Karpoforoa: Oinik gabeko errezeptakulua, 2 eta 5 cm arteko diametrokoa. Hasieran globo formakoa, gero pixka bat zapaldu. Exoperidioa oso lodia, zuria, leuna eta hauskorra da, puska handietan apurtzen da. Endoperidioa papirazeoa da, mehea, lehenbizi zuria, gero gris-berun kolorekoa, goiko aldean zulo bat irekitzen zaio, ostioloa deitzen zaio, apikulatua, ia zirkularra eta nahiko txikia.
Haragia: Gleba, hasieran zuria eta trinkoa, gero horixka, ondoren oliba-arrea eta, azkenik, arre-purpura ilun koloreko hauts-itxurakoa bihurtzen da.[2]
Etimologia: Bovista terminoa buff-fist-etik dator, hau da, vesciako dialekto alemaniarretik. Plumbea epitetoa latinetik dator, berunaren kolorekoa, esan nahi duen "plumbeus" hitzetik. Onddo helduak hartzen duen koloreagatik.
Sukaldaritzarako baliorik gabea. Gleba zuria duenean jan daiteke.[3]
Bovista nigrescens delakoarekin.[4]
Nahiko arrunta udan eta udazkenean, belardietan: zelaiak, larreak, bide bazterrak, etab.[5]
Amerika osoa, Europa, Errusia, Kaukasia, Islandia, Kanariak, Azoreak, Maroko, Mongolia, Kazakhstan, Turkmenistan, Kirgizistan, Pakistan, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Etiopia, Hegoafrika.[6]