Astaputz ilun

Astaputz iluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon umbrinum
Pers., 1794
Basionimoaastaputz ilun
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora olibak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz iluna (Lycoperdon umbrinum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jan daiteke, gleba zuria dagoen bitartean, baina ez da interesgarria sukalderako.

Sinonimoa: Lycoperdon umbrinum var. fissispineum.

Karpoforoa: 1 eta 4 cm arteko diametrokoa, arre-horixka iluna, ia globo itxurakoa edo pixka bat udare itxurakoa, lehenbizi krema-horixka kolorekoa eztenekin apaindua, gero beltzaxkak, finak eta zailak, batu egiten dira taldeak osatuz, goian, berandu, zulo txiki bat irekitzen zaio eta bertatik esporak askatzen dira. Endoperiodoa leuna eta distiratsua.

Gleba: Hasieran zuria, gero zahartuaz, berdexka izatetik arre-oliba izatera pasatzen da. Pseudocolumela presente. Subgleba kolore arre-lila duten gelaxka ertainak.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, ondoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Umbrinum epitetoa latinetik dator, itzala esan nahi duen "umbra" hitzetik. Bere kolore ilunagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako interesik gabea[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lycoperdon molle delakoarekin, ezten oso hauskorrez hornitua, berehala desagertzen direnak gainazala hautsez beteta utziaz. Lycoperdon nigrescens espeziearekin ere bai, ezten iheskorrekin, askatzean markak uzten dituzte.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, normalean koniferoen basoetan, bakanagoa hostoerorkorren basoetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina, Europa eta Amerika osoa, Svalbard, Japonia, Hego Korea, Taiwan, Australia, Hegoafrika, Kenya.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 699 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [. Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Lycoperdon umbrinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]