Astaputz tintatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Sclerodermataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pisolithus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pisolithus arhizus Rauschert, 1959 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Lycoperdon arhizon | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Astaputz tintatzailea (Pisolithus arhizus edo Pisolithus tinctorius) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke heldu aurretik. Osagai gastronomiko gisa erabili izan da, ehiza-plateretako saltsetan arre-txokolate kolorea emateko. Oihalak eta artilezko ehunak marroi kolorez tindatzeko ere erabiltzen da.
Karpoforoa: 3 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, okre horixka, arre horixka, arre-berdexka zikina edo arre-gorrixka; subglobosoa edo udare-formakoa, zahartzean luzatuz, forma bitxiak hartuz, enbor zati itxuragabeak eta bihurriak simulatuz, mizelioaren hauts geruza arre batez estaliak. Peridio sinplea, mehea eta lehorra, gainazal leuna edo zimurtsua, gogorra, zahartzean hauskorra.
Hanka: Oso laburra edo hanka gabea, mizelio kordoi horixka batez lurrarekin bat eginda.
Gleba: Peridio irregular ugariz osatua. Karpoforoa mozten badugu agerian uzten du gainjarritako hiru geruzatan dagoen peridioen mosaiko hori: behekoak heldu gabeko peridio txikiak ditu, hori-sufre kolorekoak, erdikoa lodiagoa kolore marroi-beltzaxkakoa eta goikoa lehorra eta hautsez betea, arre kolorekoa. Usain fungiko bizia du, baina atsegina, zapore ahula.[2]
Etimologia: Pisolithus terminoa grekotik dator, ilarra esan nahi duen "piesos" hitzetik eta harria esan nahi duen "lithos" hitzetik; hau da, ilarrak dituen harria, glebaren peridioloak edo kolore anitzeko albeoloen erreferentzia eginez, harria dirudien peridioaz inguratuak Tinctorius epitetoa berriz latinetik dator, tindatzen duena, esan nahi duen "tinctorius" hitzetik. Bere ezaugarri koloratzaileengatik.
Jangarria; gisatuak koloreztatzeko eta saltsak aromatizatzeko erabil daiteke.[3]
Lehenengo begiratuan Sclerodermaren batekin nahas liteke, baina karpoforoa ebakitzean zalantzak desagertzen dira.[4]
Udaberrian eta udazkenean, lur hareatsuetan, pinudietan, mugetan edo ebakitako lurretan.[5]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]