Astaputz ubelska | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Sclerodermataceae |
Generoa | Scleroderma |
Espeziea | Scleroderma verrucosum Pers., 1801 |
Basionimoa | Lycoperdon verrucosum |
Astaputz ubelska (Scleroderma verrucosum) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik. Arrunta da Euskal Herrian.
Sinonimoak: Lycoperdon spadiceum, Lycoperdon dispar, Scleroderma spadiceum, Scleroderma pandanaceum, Scleroderma bresadolae, Scleroderma vulgare var. spadiceum, Sclerangium bresadolae, Scleroderma torrendii, Scleroderma aurantium var. spadiceum.
Karpoforoa: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa edo udare formakoa; gehienetan oin antzeko bat, oso garatua izaten du, onddoaren altuera bikoiztu dezake. Peridioa, fina, estua, okre kolorekoa da eta irregularki pitzatzen da, ezkatak eratuz, handiagoak edo txikiagoak. Goitik zabaltzen da gleba agerian utziz.
Gleba: Gaztetan, mamitsua eta zuria, gero biolazeo kolorekoa eta hauts bihurtzen da, kotoi itxurakoa, usain desatsegin bizikoa.[2]
Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Verrucosum epitetoa latinetik dator, garatxoz betea, esan nahi duen "verrucosus" hitzetik. Gainazalean garatxoak dituelako.
Ez da jangarria.[3]
Scleroderma areolatum delakoarekin, ezkatak areolak eginez dauka eta hanka ez du hain garatua. Scleroderma bovista eta Scleroderma meridionale espeziekin ere nahas daiteke, esporak desberdinak dituzte.[4]
Urte osoan hazten da , baina batez ere udazkenean zehar, lur hareatsuetan, ezpondetan, bide ertzetan eta Quercus zuhaitzen basoetan taldeak osatuz (haritzak, arteak, etab.)[5]
Afrika, Asia, Australia, Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika.[6]