Astaputz udarekara | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lycoperdon pyriforme Schaeff., 1774 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | pear-shaped puffball (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Astaputz udarekara (Lycoperdon pyriforme) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jan daiteke, gleba zuria den bitartean. Baina ez du merezi dastatzea.
Karpoforoa: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, arrauzkara, udare edo bonbilla itxurakoa, kamutsa edo titi apur batekin, errizomorfoak dituen kirten antzeko batekin amaitzen da. Exoperiodoa pikortsutik, garatxo finetara doa, garatxo txiki erorkorrez osatuta dago. Endoperidioa mintzezkoa, mehea, zaila, hasieran zurixka, gero arre-horixka edo arre-marroixka.
Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka, ondoren arre-oliba kolorekoa eta azkenik hauts-itxurakoa. Zelulosazko egitura fineko subgleba, garapenak irauten duen bitartean zuri jarraitzen duena. Gasa gogorarazten duen usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Pyriforme epitetoa, latinetik dator eta madari itxura duela esan nahi du.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.
Lycoperdon perlatum delakoarekin, honek perlitaz apaindutako exoperiodoa du. Lycoperdon pyriforme espeziak, bere habitata eta udare edo bonbilla itxura ditu ezaugarri.
Udan eta udazkenean, gehienetan egur hiletan, askotan ustelduta, batez ere hostoerorkorretan, baina baita koniferetan ere, lurrean ere bai, baina orduan beti dago errizoideekin zurari lotuta. Espezie hau, oro har, taldekatuta agertzen da.[3]
Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia.