Atzapar ederra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Ramaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Ramaria formosa Quél., 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Clavaria formosa | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Atzapar ederra (Ramaria formosa) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arbuiagarria. Purgatzaile eraginkorra da, beherakoa eragiten du. Oso ohikoa Euskal Herrian.
Sinonimoak: Clavaria coralloides var. purpurea, Clavaria Formosa, Merisma formosum, Corallium formosum.
Karpoforoa: 10 eta 20 cm arteko altuerakoa. Enbor lodikoa, haragitsua, motza, hasieran zurixka, gero arrosa-izokin kolorekoa, adar askotan banatua. Adar zilindrikoak, luzangak, oso adarkatuak, arrosa-laranja edo arrosa-izokin kolorekoak, hori biziko puntekin gaztetan. Perretxikoa heltzen denean, adarren puntek galdu egiten dute kolore horia, denak okre tonua hartzen du.
Haragia: Zuria, hausten denean arre-okre edo arrosa kolorea hartzen du. Usain leuna du eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Formosa epitetoa latinetik dator, "Formosa" hitzetik, ederra esan nahi du. Bere itxuragatik.
Toxikoa, sarritan esteetako nahasmenduak eta beherakoa sortzen ditu.[3]
Gaztetan nahastezina da bere adarren punta horiengatik, heltzean, Ramaria aurea eta Ramaria flava espezieekin nahas daiteke.[4]
Nahiko ohikoa udan eta udazkenean, hostoerorkorren basoetako lurrean.[5]
Errusia, Kaukasia, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Europa, Ipar Amerika, Australia, Argentina.[6]