Atzapar hori

Atzapar horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria flava
Quél., 1888
BasionimoaCoralloides flavus
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Atzapar horia (Ramaria flava) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, nahiz eta pertsona batzuei beherakoa eragiten dien.

Sinonimoak: Clavariella flava, Clavaria flava, Clavaria coralloides.

Karpoforoa: 8 eta 10 cm bitarteko altuerakoa. Oinarri zabal eta motz zuriz osatua dago, zenbait aldiz adarkatzen da, eta, azkenean, adar zilindriko batzuk geratzen dira, irregularki dikotomikoak hauskorrak, hori-sufre zurbil kolorekoak eta kolore bereko gorputz-adarrekin, koskadunak.

Haragia: Zuria, marmol itxurakoa, samurra, zapore gozoa du eta usain atsegina eta leuna.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Flava epitetoa ere latinetik dator, hori, esan nahi duen "flavus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan daiteke, baina ale zaharrak bota egin behar dira.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramaria sanguinea delakoarekin, honen haragiak tonu gorrixkak hartzen ditu. Ramaria aurea espeziearekin ere bai, honek hori-hurre kolorea du, argitxoagoa edo iluntxoagoa. Ramaria flavescens perretxikoarekin, honen adarkadura hori-arrosa kolorekoa da. Espezie hauek jangarriak dira, baina Ramaria formosa toxikoarekin nahasteko arriskua ere badago.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udatik udazkenera, lurrean hazten da, koniferoen eta hostozabalen basoetan. [5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Himalaiako eremua, Txile, Argentina.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 571 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 446 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 611 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 153 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Ramaria flava: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]