Azal horia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Stereaceae |
Generoa | Stereum |
Espeziea | Stereum hirsutum Pers., 1800 |
Basionimoa | Thelephora hirsuta |
Azal horia (Stereum hirsutum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria oso haragi larrukara duelako
Sinonimoak: Hydnum parasiticum, Helvella agaricus, Helvella villosa, Auricularia reflexa, Thelephora hirsuta (Basionimoa), Boletus auriformis, Helvella hirsute, Auricularia aurantiaca, Thelephora concentrica, Thelephora reflexa, Helvella versicolor, Stereum persoonianum, Stereum variicolor, Stereum ochraceum, Stereum reflexum, Stereum hymenoglium, Stereum azonum, .
Kapela: Batzuetan guztiz erresupinatua, 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierako zarakar meheak eratuz, biribilduak edo izurtuak. Beste batzuetan, 1 cm-tik 2 cm-ra bitarteko proiekzioarekin eta 2 cm-tik 6 cm-ra bitarteko luzapena duten kapela irtenak, maskor formakoa, beste ale batzuekin elkartua. Goiko aldeak, kolore horixka, lehoi kolorea, edo grisaxka izaten du, batzuetan tonu berdexkak izaten ditu, alga batzuen eraginagatik. Gainazal honek eremu zirkularrak izaten ditu, eta oso bereizgarriak diren ile tente hirtsutuz estalia dago; hortik datorkio izena. Ertza horixka izaten du.
Himenioa: Himenioa duen aldea leuna da, horia edo hori-laranja kolorekoa, eta zahartzean arrexka edo grisaxka bihurtzen da.
Haragia: Larrukara, elastikoa, mehea, zurixka.[2]
Etimologia: Stereum hitza grekotik dator, solidoa, sendoa, zurruna, esan nahi duen, "stereós" hitzetik. Bere loditasunagatik. Hirsutum epitetoa berriz latinetik dator, hirtsutu esan nahi duen "hirsutus" hitzetik. Bere gainazal iletsuagatik.
Ez da jangarria.[3]
Stereum insignitum delakoarekin nahas daiteke, baina honen kapelak eremu zirkular biziagoak ditu, marroi-gorrixka kolorekoa, tomentudun samarra, eta ez du Stereum hirsutum espezieak dituen bezalako ile hirtsuturik. Stereum gausapatum delakoarekin ere bai, baina honen himenioa gorriz zikintzen da marruskatzean.[4]
Oso ohikoa da urte osoan. Zuhaitz mota ororen gainean bizi eta garatzen da, bai hostozabalen gainean, bai koniferoen gainean.[5]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Ipar Afrikan, Antartikan, Arabiar penintsulan eta Mendebaldeko Afrikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]