Azpiarrosa maltzurra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Entolomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Entoloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Entoloma sinuatum P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus sinuatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpiarrosa maltzurra (Entoloma sinuatum) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pozoitsua da eta perretxiko engainagarri (maltzur) bezala ezagutzen da, oso nahasgarria baita beste onddo jangarri espezie batzuekin. Perretxiko hau beldurgarria da beste perretxiko on batzuekin nahas daitekeelako. Bestalde, beste perretxiko batzuekin nahastu gabe ere, oso arriskutsua izan daiteke, bere itxura eta usain onagatik, honek engaina gaitzake, horregatik du maltzurra izena.
Sinonimoak: Agaricus sinuosus, Gymnopus fertilis, Agaricus albolividus, Agaricus fertilis, Entoloma lividum, Entoloma fertilis, Rhodophyllus lividus, Rhodophyllus sinuatus, Hyporrhodius lividus, Entoloma erophilum var. sinuatum, Hyporrhodius fertilis, Hyporrhodius sinuatus, Entoloma eulividum.
Kapela: 6 eta 10 cm arteko kapela. Haragitsua, lodia, irmoa, lehorra, matea, zuntz fin-finez ildaskatua. Globo itxurakoa, gero laua, batzuetan uhindua edo lepomakurra. Kolore askotarikoa da: zurixka, hori-errauts zurbila edo gris-morea. Ertza borobildua, irintsua eta zurixka da.
Orriak: Zabalak, nahiko estu, eskotatuak edo libreak, inoiz ez dekurrenteak; lehenengo kremak eta azkenean izokin kolorekoak, esporen koloreen ondorioz.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zurixka edo apur bat horixka, lodia, gogorra, betea, oinarrira loditua eta goialdean irintsua.
Haragia: Irmoa, zurixka eta gozoa gaztea eta freskoa denean, irin usain atsegina du, udaberriko zizaren (Tricholoma georgil = Calocybe gambosa) antzekoa.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Sinuatum, sinuotik dator: elementu kurbatu edo uhinduak daudelako.
Oso pozoitsua, usain atsegina izan arren. Agian hau da intoxikazio gehien eragiten dituen perretxikoa, horregatik lehiaketa mikologikoetan sari bereziak ematen zaizkie espezie honetako lote onenei.[3]
Intoxikazioa: Kasu gehienetan okaden eta beherakoen koadro bat agertzen da, baita gorriuneak ere gorputzeko leku batzuetan, genitaletan eta aurpegian barne.
Lepista nebularis = Clitocybe nebularis jangarriarekin nahas daiteke, baina pago-zizak orri dekurrenteak ditu eta espora zuriak. Beste Entoloma batzuekin nahas daiteke, jateko onak direnak, baina udaberrian ateratzen dira, adibidez: Entoloma clypeatum, Entoloma saundersii, Entoloma aprile, Entoloma sepium etab.[4]
Oso ohikoa da gure baso hosto-erorkorretan , udaren amaieran eta udazkenean; oso arraroa udaberrian.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Guyana Frantsesa, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Kamerun.[6]