Belarri lurtarra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Hohenbuehelia |
Espeziea | Hohenbuehelia petaloides Schulzer, 1866 |
Basionimoa | Agaricus petaloides |
Belarri lurtarra (Hohenbuehelia petaloides) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gelatinakara, zertxobait larrukara, kalitate gutxikoa.
Sinonimoak: Pleuropus spathulatus, Hohenbuehelia petaloides, Pleurotus petaloides, Pleurotus spathulatus, Pleurotus petaloides var. spathulatus, Geopetalum petaloides, Dendrosarcus petaloides, Dendrosarcus semitectus, Geopetalum semitectum, Acanthocystis petaloides, Pleurotus petaloides var. eupetaloides, Resupinatus petaloides, Nematoctonus geogenius, Hohenbuehelia spathulata.
Kapela: 3-10 x 3-6 cm. Nahiko haragitsua, zaila, espatula itxurakoa, mihi itxurakoa, haizemaile formakoa, geruza gelatinakara sendo batez estalia; larru-hori kolorekoa edo baita zurixka ere.
Orriak: Estuak, estu, oso dekurrenteak, zuriak edo okre zurbilak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1-2 x 0,5-1,2 cm-koa. Laburra eta lodia, betea; kapelaren luzapen baten itxurakoa; kapelaren kolorekoa baino argiagoa.
Haragia: Lodia, zaila, zuria, ia usaingabea.[2]
Etimologia: Petaloides epitetoa latinetik dator, petalo itxuran, esan nahi duen "Petaloides" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarria.
Hohenbuehelia geogenia delakoarekin, hau mamitsuagoa da, tronpeta formakoa edo bi piezako belarri lobulatuaren formakoa, gris kolorea du edo arrosa-larru kolorea. Hohenbuehelia tremula horiagoa da. Pleurotus ostreatus antzekoa da.
Udan eta udazkenean. Egurrean (motzondoetan edo sustrai hiletan) edo lurrean; basoetan edo parkeetan.[3]
Ipar Amerika, Panama, Costa Rica, El Salvador, Txile, Guadalupe, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Hego Korea, Australia, Zeelanda Berria, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]