Belarri zurixka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pleurotaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pleurotus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pleurotus pulmonarius Quél., 1872 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus pulmonarius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Belarri zurixka (Pleurotus pulmonarius) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri nahiko preziatua eta nahiko arrunta Euskal Herrian.
Laborantza intentsiboa eta merkaturatze handia (Pleurotus cornucopiae eta Pleurotus ostreatus bezala). Proteina, bitamina eta mineraletan aberatsa, kaloria gutxiko dietarako aproposa. Hainbat aplikazio sendagarri.
Sinonimoak: Agaricus pulmonarius, Dendrosarcus pulmonarius, Pleurotus ostreatus, Pleurotus araucariicola.
Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, haragitsua, alboan, ganbila, maskor edo giltzurrun itxurakoa. Azal hezekoa, laua, ile gabea, tonalitate zurixkakoa eta tindu hori arinekin edo gris-arre argi samarrekin.
Orriak: Zurixkak, orritxo ugarirekin, estu eta oso dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Alboan oso motza, errudimentarioa, zurixka, ilupaduna.
Haragia: Zuria, biguna, zahartzean elastikoa, usain gutxikoa eta zapore garratz samarrekoa.[2]
Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator,"pleuron", "otós" hitzetatik, belarriaren antzekoa kapela alboan jarrita, esan nahi du. Pulmonarius epitetoa berriz latinetik dator, birika esan nahi duen "pulmo" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarria. Espezie hau Pleurotus ostreatus bezala, landatu egiten da.[3]
Pleurotus ostreatus delakoarekin. Pleurotus pulmonarius argiagoa da, ia zuria horitzeko joerarekin, eta txikiagoa.[4]
Udazkenean, hostozabalen enborretan irteten du, batez ere makaletan, haritzetan eta pagoetan. Taldetan jaiotzen dira, bata bestearen gainean edo bestearen ondoan.[5]
Mundu osoko baso epel eta subtropikaletan zabalduta dago. Amerika, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, India, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Indonesia, Malaysia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hawaii.[6]