Betileduna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Scutellinia |
Espeziea | Scutellinia scutellata Lambotte, 1887 |
Basionimoa | Peziza scutellata |
Betileduna (Scutellinia scutellata) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.
Sinonimoak: Peziza cupularis, Helvella ciliata, Patella ciliata, Peziza aurantiaca, Helvella ciliaris, Octospora scutellata, Octospora hirta, Octospora ciliata, Peziza ciliata, Peziza palpebralis, Peziza hirta, Peziza nigrociliata, Humaria scutellata, Lachnea scutellata, Ciliaria scutellata, Humaria ciliata, Allophylaria terrigena, Humariella scutellata, Patella scutellata.
Apotezioa: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa; gorri bizi kolorekoa edo gorri-eskarlata kolorekoa, ertza ile zurrun eta beltzez apaindua izaten du. Kopa forma du eta kanpoko aldea barruko aldea baino zurbilagoa.
Hanka: ia ez du.
Haragia: Mehea eta hauskorra.[2]
Etimologia: Scutellata epitetoa latinetik dator, katilu, esan nahi duen "scutella" hitzetik. Bere formagatik.
Es du sukalderako balio.[3]
Scutellinia stenosperma delakoarekin nahas daiteke eta batez ere, Scutellinia trechispora espeziearekin, esporengatik bereizten da.[4]
Apiriletik azarora, batez ere udaberrian, lur hezeetan sortzen da, baina maizago motzondo, adar eta sustraietan.[5]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]