Buchwaldoboletus lignicola | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Buchwaldoboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Buchwaldoboletus lignicola Pilát, 1969 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus lignicola | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Buchwaldoboletus lignicola Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzako baliorik gabea. Jangarritasuna ez da ziurtasunez ezagutzen. Galzorian dagoen espeziea da.
Sinonimoak: Boletus sulphureus f. sylvestris, Xerocomus lignicola, Gyrodon lignicola, Phlebopus lignicola, Pulveroboletus lignicola.
Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik lau-ganbilera, ertz inkurbatua (gaztetan) eta izurtua. Azal bereizgarria, marroi-herdoil koloretik hori-marroira doana, belusatu fin batekin gaztetan, gero pitzatu daiteke.
Tutuak: Laburrak (0,3 eta 1,2 cm bitarteko luzerakoak), dekurrenteak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Poroak: Txikiak, angelutsuak, hori-okre kolorekoak (zahartzean hori-arre kolorekoak)
Hanka: 4 cm luze, mardula, kapelaren kolorekoa, batzuetan oinarrian meheagoa eta mizelio horiarekin
Haragia: Lodia, gogorra, trinkoa, hori-irasagar kolorekoa ebakitzean, igurztean edo zahartzean berde-urdin kolorea hartzen joaten da poliki-poliki. Espora jalkina hori-oliba kolorekoa.[2]
Etimologia: Lignikola epitetoak, zurean bizi dela, esan nahi du.
Jangarritasuna aztertzen ari dira oraindik.
Pulveroboletus hemichrysus delakoarekin nahas daiteke, honek neurri txikiagoak ditu (3-9), hanka luzeago eta azala ez da erraz pitzatzen.
Udazkenean. Galzorian dagoen espeziea. Phaeolus schweinitzii onddoa parasitatzen du, eta, aldi berean, honek pinuen eta alertzeen zura parasitatzen du, baita hostogalkor bakanak ere (gerezi basatia).
Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak.[3]
Aranzadi Elkartearen arabera, Buchwaldoboletus lignicola desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.