Caloscypha fulgens | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Ascomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Caloscyphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Caloscypha | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Caloscypha fulgens Boud., 1907 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Peziza fulgens | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Caloscypha fulgens Caloscyphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean.
Sinonimoak: Peziza chrysocoris, Peziza cyanoderma, Pseudoplectania fulgens, Aleuria fulgens, Otidella fulgens, Barlaea fulgens, Plicariella fulgens, Detonia fulgens, Lamprospora fulgens.
Karpoforoa: 2 eta 4 cm bitarteko zabalerako apotezioa da, lehenengo hemisferikoa, gero ziatiformea, baina nahiko itxia; kanpotik hurraren kolore argia du, feltroduna eta pikortsua; Barrutik gorri-bermiloi kolorekoa edo gorri-laranja kolorekoa.
Haragia: Mehea, hauskorra, argizari itxurakoa, koloregabea; ebakitzean berdexka kolorekoa bihurtzen da.
Askak: Gailurrean ez dira amilonoideak.[2]
Etimologia: Caloscypha terminoa, eder, esan nahi duen grezierazko "kalós" hitzetik dator eta kopa, esan nahi duen latinezko "scyphus" hitzetik. Hau da, kopa ederra. Fulgens epitetoa bere kolore ederragatik du.
Ez du balio gastronomikorik.[3]
Peziza-en ordenatik, hau da berde-urdinez tindatzen den espezie bakarra. Aleuria aurantia ez da berdez tindatzen, eta udazkenean hazten da. Sarcoscypha coccinea delakoak kolore gorri-eskarlata du eta hostogalkorren basoetan hazten da.[4]
Udaberrian, elurra urtu ondoren, ondo jasaten du hotza. Batez ere kare lurra duten koniferoen basoetan.
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Turkia, Japonia.[5]
Aranzadi Elkartearen arabera, Caloscypha fulgens desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.