Cantharellula umbonata | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Cantharellula |
Espeziea | Cantharellula umbonata Singer, 1936 |
Basionimoa | Merulius umbonatus |
Cantharellula umbonata Tricholomataceae familiako onddoa da. [1]
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa; gero, zilbor sakon batekin, oinarrian titia duena, zeta antzekotik gutxi-asko belusdunera, more-grisa, ertza biribildua, leuna.
Orriak: Erabat dekurrenteak, ildoekin, zuriak, tindu arrosekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 7 cm arteko garaierakoa eta 0,4 cm arteko lodierakoa, nahiko fusiformea edo klabiformea, ia kolore berekoa.
Haragia: Zurbila, usaingabea, zertxobait gorritu egiten da.[2]
Ez da erabiltzen sukaldean.
Udan eta udazkenean. Askotan, zuhaitz hostoerorkorren azpian edo baso mistoetan, goroldio artean soropilak eratuz. Urria.
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.