Cheilymenia fimicola | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Cheilymenia |
Espeziea | Cheilymenia fimicola Dennis, 1978 |
Basionimoa | Arrhenia fimicola |
Cheilymenia fimicola Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta kalitate gastronomiko eskasekoa.
Sinonimoa: Cheilymenia coprinaria.
Kapela: 2 eta 6 mm bitarteko diametrokoa; hasieran konkaboa, gero laua disko formakoa,
Himenioa: Laranja kolorekoa; kanpoko aldea pixka bat argiagoa, hori laranja kolorekoa, ile arrexkaz estalia, nabarmenago ertzean.
Haragia: Urria, biguna hori-laranja kolorekoa, usain eta zapore berezirik gabea.[2]
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Cheilymenia stercorea delakoarekin nahas daiteke, hau ere maiz simaurretan agertzen dena, eta karpoforoaren oinarrian ileak izar forman dituelako bereizten da. Cheilymenia crucipila espeziearekin ere bai, honek ere ile izartuak ditu, baina lurrean ateratzen da, inoiz ez simaurretan.
Urte osoan oso ugaria simaurretan, normalean behienean.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[5]