Cheilymenia stercorea

Cheilymenia stercorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaCheilymenia
Espeziea Cheilymenia stercorea
Boud., 1907
BasionimoaPeziza stercorea

Cheilymenia stercorea Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumorako erabilgaitza.

Sinonimoak: Peziza scutellata, Lachnea stercorea, Patella stercorea.

Karpoforoa: 1 eta 2 mm bitarteko diametrokoa, eserita, hasieran kopa itxurakoa, gero disko-formako lautua. Gainazal himenial leuna, hori-laranja kolorekoa, ertzean oso nabariak diren ile hialino tentez estalia. Kanpoko aldea kolore berekoa, sesila, ez du hankarik.

Haragia: Hutsala, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Stercorea epitetoa bere habitatagatik du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheilymenia fimicola, zertxobait handiagoa da eta ileak ez ditu izar formakoak. Scutellinia crucipila handiagoa da, lurrekoagoa (ez simaurretan). Cheilymenia edo Coprobia granulata espezieak ez ditu ile nabaririk.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko edozein urtarotan. Espezie koprofiloa, beti behi edo zaldi simaurretan sortzen da. Talde handietan, gregarioa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Argentina, Txile, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Svalbard, India, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 565 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  6. Cheilymenia stercorea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]