Chlorophyllum agaricoides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Chlorophyllum |
Espeziea | Chlorophyllum agaricoides Vellinga, 2002 |
Basionimoa | Endoptychum agaricoides |
Clorophyllum agaricoides Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gleba berehala hauts itxurako masa bat bihurtzen da. Balio gastronomikorik gabea.
Genero bitxi hau Agarical-tzat har genitzakeen espezieek osatzen dute, baina erabat bihurtu ez zirenek. Kapela konikoa edo esferikoa dute, eta behealdetik gorantz berandu irekitzen dira. Errezel orokorra, espezie batzuetan, bolba moduan itsatsita geratzen da oinari. Kapela irekitzean, oinaren jarraipena ikusten da, kapelaren goialdean esporen-masaren artetik. Gleba gelaxka batzuek osatzen dute, orri gisako trabekulek bananduta, esporak daude hemen.
Sinonimoak: Secotium agaricoides, Endoptychum agaricoides.
Kapela: Konikoa, 10 cm-rainoko garaierakoa eta 6 cm-rainoko diametroa oinarrian. Arre argi kolorekoa, ezkatatxo ilunagoekin.
Hanka: Alderantzizko kono baten itxuran, 1 eta 3 cm bitarteko luzerakoa.[2]
Ez da jangarria.[3]
Espezie hau, behin ikusten bada, ia ezinezkoa da nahastea.
Udazkenean, simaurtutako larreetan, herriguneetatik edo abeltzaintzatik gertu. Badirudi Gaztelan ateratzen dela, Madrilen eta Abilan, baita Katalunian ere. Urria.
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Brasil.