Clavaria argillacea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavaria |
Espeziea | Clavaria argillacea Pers., 1797 |
Clavaria argillacea Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie arraroa da, eta Iberiar penintsulan arriskuan dauden espezieen zerrenda gorrian dago.
Sinonimoak: Clavaria vermiculata, Clavaria ericetorum, Geoglossum argillaceum, Clavaria argillacea var. flavipes, Clavaria argillacea subsp. flavipes, Clavaria ericetorum var. argillacea, Clavaria argillosa, Clavaria pallescens, Clavaria meakanensis, Clavaria lanceolata.
Karpoforoa: Klabula formatan agertzen da, gehienetan punta biribilduko borra itxuran, beste forma zapal batzuk: ertza izurtutako haizemaile itxuran, zainzuri sorta forman etab. 3 eta 7 cm bitarteko altuerakoak, azaleran ildo bat edo bi izaten ditu. Kolore zurixka edo hori-berdexka zurbila izaten dute.
Haragia: Horixka, oso hauskorra. Usain eta zapore hautemanezinak.[2]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik, eta borra, Iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Argillacea epitetoa, buztina, buztin zoruan hazten dena, esan nahi duen "argilla-ae" hitzetatik.
Haragia oso hauskorra da eta ez du balio gastronomikorik
Badu beste Clavaria batzuen antza hala nola Clavaria tenuipes, Clavulina, clavulinopsis, ia beti zurbilagoak edo horiak baino zurixkak gehiago izaten dira.
Udazkenean, baina bakarrik uda nahiko euritsua izan bada. Udatik neguaren hasierara. Espezie urria eta galzorian dagoena Iberiar penintsulan. Eremu irekietan, txilarren ondoan eta lurzoru goroldiotsuetan. Bakarrik edo soropildua atera daiteke, taldeetan.
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Australia, Antartika.[3]
Aranzadi Elkartearen arabera, Clavaria argillacea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.