Clavulinopsis helvola | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavulinopsis |
Espeziea | Clavulinopsis helvola Corner, 1950 |
Basionimoa | Clavaria helvola |
Clavulinopsis helvola Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Sinonimoak: Clavaria flammans, Clavaria similis.
Karpoforoa: Filiformea edo borra mehe formakoa, betea, sarritan izurtua, 10 eta 60 mm bitarteko garaietakoa eta 1,5 eta 4 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, biribildu samarra, gainazal leuna edo pixka bat desberdina, hori-arrautza kolorekoa. Gorputz adarrak gutxi-asko punta biribilean amaitzen dira. Oro har, ale bakanak, adarkatu gabeak edo, gehienez ere, urkila gisakoak hazten dira. Himenioa karpoforora zabaltzen da batez ere, oinaren eremu garbi samar batean izan ezik.
Haragia: Haritsua eta irmoa, hori zurbil kolorekoa eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Clavulinopsis terminoa. "clava"-ren txikigarritik dator, garrote txikia, esan nahi duen "clavulina" hitzetik eta itxura, antzekoa, esan nahi duen grekozko "ópsis" hitzetik. “Clavulina” baten antzekoa..
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Geoglossoides aldaerarekin nahas daiteke, pixka bat zapalduagoa eta luzetarako ildaskekin. Clavaria asterospora delakoarekin ere bai, antzerako forma du, baina zuria da. Clavulinopsis laeticolor espeziea ere horia da.
Udazkenean. Basoetako eta larreetako zelai goroldiotsuetan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Brasil.[4]