Clitocybe amarescens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe amarescens Harmaja, 1969 |
Clitocybe amarescens Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Clitocybe nitrophila, Lepista amarescens
Kapela: 65 mm arteko diametrokoa, lau-ganbiletik zabaldura eta unbilikatua. Gainazal leuna, higrofanoa, gardentasunak ertza ildaskatua; marroia, marroi zurbila, eguraldi lehorrarekin zurbilduaz joaten da eta tonu zurixka-horixkak hartzen ditu.
Orriak: Estu, dekurrenteak lehenbizi zurbilak eta helduaroan kapelaren kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 70 mm arteko garaierakoa eta 7 mm arteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat zapaldua, kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Higrofanoa, kapelaren kolore berekoa; zaporea eta usaina ez ditu oso nabarmenak. Espora-jalkina krema-zurixka kolorekoa.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.
Ez da jangarria.[3]
Clitocybe fragilis delakoarekin nahas daiteke.
Udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetako lurzoru nitrogenatuetan, baita belarjaleen gorotzetan ere. Urria.
Europa.