Coniophora puteana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Coniophoraceae |
Generoa | Coniophora |
Espeziea | Coniophora puteana P.Karst., 1868 |
Basionimoa | Thelephora puteana |
Coniophora puteana Coniophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Sinonimoak: Telephora puteana. Coniophora piceae.
Fruktifikazioa: Erabat erresupinatua, zurezko substratuari hertsiki lotua, 1mm-ko lodierako estaldura biribildu txikiak sortuz hasieran, ondoren, zenbait cm-ko diametroa duten gainazaletan elkartzen dira. Himenioforoaren gainazala zertxobait izurtua da, pruinaduna eta kolore aldakorrekoa, krema koloretik okre-oliba-arreraino baitoa. Ertza zabala du, finbriatua eta zurixka. Mintzezkoa da, haritsua eta biguna.
Ez du sukaldaritzako baliorik.[2]
Coniophora arida delakoarekin nahas daiteke, honek karpoforo meheagoak ditu. Coniophora suffocata espeziearekin ere bai, honek txertatutako ifak ditu. Coniophora olivacea-rekin ere bai.
Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen zur hiletan.[3]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Erdialdeko Asia, Taiwan, Japonia, Australia, Hegoafrika, Zeelanda Berria, Maurizio, Txile, Kenya, Ekuador.[4]